Euskal konpainiak ekipamenduak finkatu ditu, hektarea bat eta erdiko azaleran 4.959 eguzki-panel dituen instalazio flotagarri batean.
Ingeteam euskal konpainiak 1.500Veko teknologia duten inbertsoreak finkatu ditu Estatu Batuetako Kalifornia estatuan dagoen instalazio fotovoltaiko flotagarririk handienean. Aurreikuspenen arabera, egun eraikitzen ari den parke honek 1,8 megawatteko potentzia hartuko du, Kaliforniako Windsor udalerriko ur-tratamendurako instalazioen behar energetikoei erantzuteko.
Instalazioak hektarea bat eta erdiko guztizko azalera izango du eta Ciel & Terre konpainia eraikitzen ari da ur-tratamendurako instalazioaren jabetzako urmael batean. Instalazioak 4.959 eguzki-panel ditu, eta hauetako bakoitzak 360Weko potentzia hartuko du.
Ingeteameko bideo korporatiboa
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?