Filtra tu búsqueda



Berrikuntza
Albisteak 24 iraila, 2019

Innobasquek ete-ak gonbidatzen ditu enpresa-zaintza eta prospektibaren arloan jardunbiderik egokienak ezagutzera eta autodiagnostikoa egitera

Berrikuntzaren Euskal Agentziak 10 topaketa programatu ditu beste horrenbeste eskualdetan EAEko hiru lurralde historikoetan enpresa liderren eskutik, besteak beste, Azaroa Fundazioa, Batz, CAF, Danobat, Erdhart-Serikat, Kutxabank, Mondragón Componentes, Petronor, Velatia edo Vodafone daude tartean

Berrikuntzaren Euskal Agentziak 10 topaketa programatu ditu beste horrenbeste eskualdetan EAEko hiru lurralde historikoetan enpresa liderren eskutik, besteak beste, Azaroa Fundazioa, Batz, CAF, Danobat, Erdhart-Serikat, Kutxabank, Mondragón Componentes, Petronor, Velatia edo Vodafone daude tartean.

Prospektibak informazio garrantzitsua arin geureganatu eta aztertzea inplikatzen du, erabakirik egokienak hartzea eta aukerak sortzea.

Esperientzia arrakastatsuak ezagutzeaz gain, ezagutza bultzatu behar da enpresa parte-hartzaileen posizionamenduaz, autodiagnostikorako inkesta baten bidez.

Enpresen berrikuntzarako zaintzaren eta prospektibaren garrantziaz sentsibilizatzea, dauden jardunbide egokienak ezagutaraztea eta euskal ETEak arlo honetan autodiagnostikoa egitera gonbidatu eta laguntzea: horiek dira “Zaintzatik prospektibara” saioen oinarrizko hiru helburuak, 10 topaketa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan banatuta, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, datozen asteotarako programatuak bere erakunde bazkideekin batera.

 

Izaera batez ere praktikoa duen ekimen honekin Innobasquek euskal erakundeak kontzientziatu nahi ditu zaintzaren eta prospektibaren garrantziaz, informazioa arin geureganatu eta analizatzeko, erabakirik egokienak beharrezko unean hartzeko eta aukerak sortzeko. Prospektiba, beraz, prozesu sistematiko eta parte-hartzailea da, etorkizunerako informazioa jaso eta epe ertain-luzerako ikuspegia eraikitzen duena, gaur egun erabakiak hartzera eta ekintza kolektiboak mobilizatzera zuzendua.

“Mezu bat transmititu nahi dugu, alegia, ez dela aski lerratzen uztea edo aldaketak interpretatzea horietara egokitzeko, baizik eta ezinbestekoa dela horiei aurrea hartzea eta eraldaketak sortzea berrikuntzaren bidez. Zeregin hau ez dagokie bakarrik konpainia handiei, baizik eta enpresa-sare guztiari dagokio lehiakortasunari begira”, INNOBASQUEko zuzendari nagusiak, Leire Bilbaok, dio.

 

Proposamenean 10 topaketako programa dago beste hainbeste eskualdeetan EAEko hiru lurralde historikoetan. Bilera laburrak, ordu eta erdi ingurukoak izango dira, eta horietan Berrikuntzaren Euskal Agentziak bere bazkideetako batzuekin lan egingo du, beren sektorean lider diren enpresekin (adibidez, Batz, CAF, Danobat, Erdhart-Serikat, Kutxabank, Mondragón Componentes, Petronor, Velatia edo Vodafonerekin), anfitrioi gisa jardun dezaten eta zaintza eta prospektiba arloan duten esperientzia praktikoa azaltzeaz ardura daitezen, eta esperientzia horrek erakundean izan duen eragina ere azaltzeko Enpresa anfitrioiarekin batera, topaketa bakoitzean ETE bat izango da, arlo honetan ekimenak martxan jarri dituena, erakunde txiki edo ertainetan horren erabilgarritasuna azaltzeko.

 

Saio bakoitzak bere barruan tarte bat ere izango du berariaz prestaturiko inkesta labur bat betetzeko, bertaratzen diren enpresek autodiagnostikoa egin dezaten eta horrela gai honetan duten posizionamendura hurbilpen bat lortzeko. Inkesta hauetatik abiatuta, INNOBASQUEk gero talde homogeneoak antolatuko ditu bere erakunde bazkideekin, eta horiei lagunduko die zaintza egitetik prospektibara igarotzeko bidean.

 

“Zaintzatik Prospektibara” jardunaldien programa

Pasa dan ostiralean, irailaren 20an, jardunaldien programa hasi zan Velatiak Boroan (Amorebieta-Etxano) duen egoitzan, non Addilan-en ETEko kasua azaldu zan. “Zaintzatik Prospektibara” jardunaldi hauen programa osoan honako deialdi hauek daude:

  • Irairen 27an, Aretxabaleta, Debagoienean. Mondragon Componentes eta Elay-ren esperientziaren aurkezpena.
  • Irailaren 30ean, Donostian. Kutxabank eta Informática 68-ren esperientziaren aurkezpena
  • Urriaren 2an, Elgoibarren (Debabarrenean). Danobat eta ITS Security-ren esperientziaren aurkezpena.
  • Urriaren 2an, Beasainen (Goierrin). CAF eta Amporen esperientziaren aurkezpena.
  • Urriaren 3an, Markinan (Lea Artibain). Azaro Fundazioaren antolaketa eta Leartiker eta Copreciren aurkezpena.
  • Urriaren 3an, Igorren (Arratian). Batz eta Azterlan-en esperientziaren aurkezpena.
  • Urriaren 4an, Bilbao (Bilbo Handian). Erdhart Serikat eta Herrero y Asociados-en esperientziaren aurkezpena.
  • Urriaren 10ean, Muskizen (Ezkerraldean). Petronor eta Protón Electrónicaren esperientziaren aurkezpena.
  • Urriaren 18an, Zamudion (Txorierrin). Vodafone eta Addimenen esperientziaren aurkezpena.

 

Parte hartzeko interesa duten enpresek izena eman behar dute Innobasqueko webgunearen bidez. Lekua mugatua da eta saio bakoitzean izena emateko epea saioa hasi baino 24 ordu lehenago amaituko da.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzari  saria  eman  diote  kluster-politiken  efizientziaren  ondorioz
19/09/2019 Berrikuntza

Eusko Jaurlaritzari saria eman diote kluster-politiken efizientziaren ondorioz

Estíbaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak jaso du saria Madrilen

2020ko  Makina  Erremintaren  Bienala  aurkeztu  dute  Hannoverreko  EMO  azokan
18/09/2019 Berrikuntza

2020ko Makina Erremintaren Bienala aurkeztu dute Hannoverreko EMO azokan

Bienala maiatzaren 25etik 29ra bitartean egingo da BECen

Inplantalariak  zerbitzuaren  soluzioen  Katalogo  berriak  euskal  mikroETEen  Eraldaketa  Digitala  indartuko  du
17/09/2019 Berrikuntza

Inplantalariak zerbitzuaren soluzioen Katalogo berriak euskal mikroETEen Eraldaketa Digitala indartuko du

bertsio berriak 4.0 Industriaren arloei buruzko praktikak eta tresnak bildu ditu,

Gaitasunak,  Euskal  Autonomia  Erkidegoko  Lehiakortasunari  buruzko  2019ko  biltzarraren  gai  nagusia
17/09/2019 Berrikuntza

Gaitasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2019ko biltzarraren gai nagusia

Ekitaldian, Euskadiko Lehiakortasunari buruzko beste txosten bat aurkeztuko da

Gestamp  eta  Tecnalia  saritu  dituzte  Europan,  4.0  industrian  efizientzia  energetikoa  hobetzeko  garatu  duten  adimen  artifizialeko  sistemagatik
17/09/2019 Berrikuntza

Gestamp eta Tecnalia saritu dituzte Europan, 4.0 industrian efizientzia energetikoa hobetzeko garatu duten adimen artifizialeko sistemagatik

DatSci Awards sariketan, urtero saritzen dituzte datu-tratamenduari, adimen artifizialari eta haiek industrian eta gizartean duten erabilerari buruzko Europako ekimenik onenak

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.