Filtra tu búsqueda



Berrikuntza Nazioartekotzea
Albisteak 25 iraila, 2019

Euskal enpresak energia berriztagarrien arloko negozio-aukerez profita daitezke Fukushiman

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak mintegi bat antolatuko du hilaren 9an Bilbon, japoniar ordezkaritza baten parte-hartzeaz

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak mintegi bat antolatuko du hilaren 9an Bilbon, japoniar ordezkaritza baten parte-hartzeaz

Topaketa bi aldeek maiatzean sinatutako lankidetza-akordioaren jarraipena da

SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) mintegi bat antolatuko du urriaren 9an Fukushimako Prefekturako (Japonia) ordezkaritza baten bisitaren kariaz, euskal enpresek Japoniako eskualde hartan aurki ditzaketen energia berriztagarrien arloko negozio-aukerak ezagutzera emateko.

 

Bi aldeek energia berriztagarriei buruzko lankidetza-akordioa sinatu zuten maiatzaren 30ean. 2011ko lurrikarak eta ondorengo tsunamiak itzelezko hondamendia eragin zuen eremu hartan, eta eskualdeari etorkizun berri bat bermatzeko asmoz, Japoniako Gobernuak energia berriztagarriak ardatz dituzten berrindustrializazio eta dibertsifikazio energetikoaren aldeko programak abiarazi ditu.

 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia buru zuen euskal ordezkaritzak iazko urrian Japoniara egindako bisitaren ondoren, Japoniako Industria Ministerioak (METI) euskal energia sektorea bertatik bertara ezagutzeko interesa agertu zuen. Ildo horretan, otsailean, Fukushimako Gobernuaren eta bertako Energia Agentziaren lau ordezkariren misioa antolatu zen, prefekturako industria sustatzeko politiken kudeatzaile eta ordezkari gorena den Katsuzo Niizekiren zuzendaritzapean.

 

Bi eskualdeen arteko lankidetzak beste pauso bat eman zuen maiatzean akordioaren sinaketarekin eta oraingoan, urriaren 9an, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak mintegia antolatuko Bilbon era askotako gaiak aztertzeko; hala nola, Fukushimako negozio-aukerak, Euskadik energia berriztagarrien arloan dituen gaitasunak edota energia berriztagarrien egungo egoera Japoniako eskualde horretan.

 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailaren arduradunek harrera egingo diote Fukushimako Prefekturako gobernadorea buru duen Japoniako ordezkaritzari. Japonia lehentasunezko interesa duten herrialdeen artean sailkatu du Eusko Jaurlaritzaren Enpresak Nazioartekotzeko 2017-2020ko Planak. El área de Fukushima, tsunamiak eragindako hondamendiaren eta zentral nuklearreko kalte larrien ondoren, aukeraz betetako eskualdea da, izan ere, bere burua asmatu behar du energia arloan eta asmo handiko eraberritzea bultzatzen ari da industria arloko estrategietan.

Lotutako albisteak

Innobasquek  ete-ak  gonbidatzen  ditu  enpresa-zaintza  eta  prospektibaren  arloan  jardunbiderik  egokienak  ezagutzera  eta  autodiagnostikoa  egitera
24/09/2019 Berrikuntza

Innobasquek ete-ak gonbidatzen ditu enpresa-zaintza eta prospektibaren arloan jardunbiderik egokienak ezagutzera eta autodiagnostikoa egitera

Berrikuntzaren Euskal Agentziak 10 topaketa programatu ditu beste horrenbeste eskualdetan EAEko hiru lurralde historikoetan enpresa liderren eskutik, besteak beste, Azaroa Fundazioa, Batz, CAF, Danobat, Erdhart-Serikat, Kutxabank, Mondragón Componentes, Petronor, Velatia edo Vodafone daude tartean

Eusko  Jaurlaritzari  saria  eman  diote  kluster-politiken  efizientziaren  ondorioz
19/09/2019 Berrikuntza

Eusko Jaurlaritzari saria eman diote kluster-politiken efizientziaren ondorioz

Estíbaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak jaso du saria Madrilen

2020ko  Makina  Erremintaren  Bienala  aurkeztu  dute  Hannoverreko  EMO  azokan
18/09/2019 Berrikuntza

2020ko Makina Erremintaren Bienala aurkeztu dute Hannoverreko EMO azokan

Bienala maiatzaren 25etik 29ra bitartean egingo da BECen

Inplantalariak  zerbitzuaren  soluzioen  Katalogo  berriak  euskal  mikroETEen  Eraldaketa  Digitala  indartuko  du
17/09/2019 Berrikuntza

Inplantalariak zerbitzuaren soluzioen Katalogo berriak euskal mikroETEen Eraldaketa Digitala indartuko du

bertsio berriak 4.0 Industriaren arloei buruzko praktikak eta tresnak bildu ditu,

Gaitasunak,  Euskal  Autonomia  Erkidegoko  Lehiakortasunari  buruzko  2019ko  biltzarraren  gai  nagusia
17/09/2019 Berrikuntza

Gaitasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2019ko biltzarraren gai nagusia

Ekitaldian, Euskadiko Lehiakortasunari buruzko beste txosten bat aurkeztuko da

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.