Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 iraila, 2019 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Lookierok 17 M €-ko finantzazio-erronda egin du

Operazioa Londresko MMC Ventures venture capital enpresak lideratu du oraingo beren inbertsiogile All Iron Ventures-en babesarekin. Errondan, halaber,bost inbertsio-talde berrik parte hartu dute: Bonsai Partners, 10x, Fondo Santander Smart, Seed Capital Bizkaia eta GCRPV.
lookiero

Lookierok 17 euro bildu ditu finantzazio-erronda batean.  Operazioa Londresko MMC Ventures venture capital enpresak lideratu du oraingo beren inbertsiogile All Iron Ventures-en babesarekin. Errondan, halaber,bost inbertsio-talde berrik parte hartu dute: Bonsai Partners, 10x, Fondo Santander Smart, Seed Capital Bizkaia eta GCRPV.

Kapital-ekarpen honek aukera emango dio enpresari Bilbon daukan egoitza nagusiaren hazkundea bultzatzeko, bere merkatu nagusietan duen lidergoa indartzeko, nazioarteko zabalkundearekin jarraitzeko eta bere predikzio-algoritmoen eraginkortasuna hobetzeko.

Oier Urrutiak, 2015ean sortu zuen Lookiero emakumeentzako on-line erosketa zerbitzu guztiz pertsonalizatua da. Webean zenbait galdera erantzun eta gero etxean 5 janzki jasotzen dituzte beren estilo, tamaina eta lehentasunen arabera, eta gero eskuratu edo itzuli egin daitezke.

Bere proposamenekin asmatzeko Lookierok Adimen Artifiziala eta personal shopper taldea konbinatzen du. Zehazkiago, enpresak garatu duen algoritmoak milaka bezeroren elkarrekintzak aztertzen ditu eta erabiltzaile batek bidalitako janzkiekin gelditzeko dagoen probabilitatea zenbatesten du. Datuok lagungarriak dira personal shopper-ek beren aukeraketak hobetu ditzaten eta bidalketekin asmatzeko.

Adimen artifiziala eragiketa, biltegiratze eta logistika arloetan ere aplikatzen da, eta enpresari aukera eman dio zenbait sistema garatzeko bere nazioarteko zabalkundeari eusteko Europako 7 herrialdetan eta aurten 3 milioi janzki baino gehiago bidaltzeko aukera emango dio.

Gaur egun Lookierok milioi batetik gora erabiltzaile dauzka eta 2018an haren sarrerak %200 handitu ziren. Oier Urrutiak dioenez hazkundeak jarraitzeko aukera handiak ditu lortutako finantzaketa eta inbertsiogileen nazioarteratzeari esker.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak