Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 iraila, 2019 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Euskal enpresek eta eragile teknologikoek Europak berrikuntza eta ikerketa proiektuei ematen dizkien finantzaketa aukerak ezagutu ahal izan dituzte

SPRIk eta Innobasquek “Infoday Horizonte 2020” deritzon jardunaldia deitu dute urriaren 3 eta 4rako, Europako Batzordeak I+G+b arloko finantzaketarako abian duen Horizon 2020 europar programaren azken deialdietan 11.000 milioi euro banatuko dituela azaltzeko
Basque Enterprise Europe Network

SPRIk, Innobasquek eta Beaz-ek “Infoday Horizonte 2020” deritzon jardunaldia deitu dute urriaren 3 eta 4rako, Europako Batzordeak I+G+b arloko finantzaketarako abian duen Horizon 2020 europar programaren azken deialdietan 11.000 milioi euro banatuko dituela azaltzeko

Ekimen hau duela 5 urte abian jarri zenetik, Euskadik 562 milioi euro lortu ditu berrikuntza eta ikerketa arloetako 941 proiektu finantzatzeko, nazioarteko erakunderik onenen lankidetzarekin

 SPRI Taldea, Innobasque eta BEAZ bazkide dituen Basque Enterprise Europe Network partzuergoak dei egin die Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea osatzen duten enpresei eta eragileei, urriaren 3an eta 4an Europako Batzordeak 2020a amaitu arte berrikuntza eta ikerketa proiekturik onenak finantzatzeko I+G+b arloko Horizon 2020 ekimenaren azken deialdietan erabiliko duen 10.000 milioi euroko zenbatekoari atxikitako finantzaketa aukerak ezagutzeko jardunaldian parte har dezaten

Jardunaldia zein ekimena RIS3 espezializazio adimenduneko euskal estrategiari (fabrikazio aurreratua, energia, biozientziak/osasuna eta elikadura) atxikitako sektoreei zuzenduta daude, hazkunde ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko helburuarekin, eta arreta berezia emanez zientzia bikainaren sorkuntzari, lidergo industrialaren sustapenari eta Europar Batasunak gainditu beharreko erronka sozialen konponketari.

“Infoday Horizonte 2020” jardunaldia Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean duen egoitzan egingo da, eta SPRI Taldearekin eta BEAZekin batera, BIOEFek, Elikak, EVEk eta CDTIk ere parte jartuko dute.

2014az geroztik, Euskadik Europako Batzordeak emandako 562 milioi euroko finantzaketa lortu du Horizon 2020 programaren bitartez, merkatuan egiazko inpaktua izan duten berrikuntza eta ikerketa arloetako 941 proiektu gauzatzeko. Ia mila proiektu horietan, 250 enpresak parte hartu dute, 184 ETE tarteko, eta horietako 54 disruptibotzat jo ditu Europako Batzordeak maila globaleko merkatu berriak sortzeko moduko proposamenak egin dituzten heinean. Enpresa txiki eta ertain hauek fabrikazio aurreratuan, energian eta IKTetan dihardute, nagusiki.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen eragileek Europako ikerketa eremuan duten parte-hartzeari dagokionez, BRTA Basque Research and Technology Alliance partzuergoaren sorrera faktore erabakigarria da parte-hartze hori bultzatzeko. Partzuergoko eragileei Euskadik lortutako guztizko finantzaketaren % 43ko kuota dagokie, eta lankidetzan jardun dute I+G+b arloko nazioarteko zentro garrantzitsu ugarirekin.

Europako Batzordeak azken 5 urteotan finantzatu dituen euskal proiektuen % 72 Euskadiren RIS3ko lehentasunekin lotuta zegoen.

Horizon 2020 programan izandako parte-hartzearen arrakasta tasa, hau da, finantzaketa jaso duten proiektuen kopurua eskaria aurkeztu duten proiektuen kopuruarekin erkatuta, % 12koa da Europan eta % 15ekoa Euskadiren kasuan. Honek Horizon 2020 programaren eskakizun maila altuaren neurria ematen du.

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko topaketa batean parte hartu du SPRIk Belgikan
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
26 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Bizkaiak bigarren Berrikuntza Funtsa bultzatuko du, % 15eko zerga-kenkariarekin, ETEetan berrikuntza sustatzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak