BOF_ Bizkortze komertzialeko programaren edizio berria
Bizkaia Open Future_ Bizkortze komertzialeko Programaren 2. deialdia zabaldu dugu. Aukera berria startup eta ETEentzat azken bide-zatia egiteko bezeroarengana heldu arte, Telefónicak lagunduta. Eskaerak egiteko epea urriaren 10era arte egongo da zabalik.
Programa ETE eta startup helduei zuzentzen zaie. Haien konponbide teknologikoak merkaturatze-fasean egon behar du eta Big Data, IoT, segurtasun, erabiltzailearen esperientzia, kanalaniztasun edo eraldaketa digitalaren arlokoak izan behar dute.
Hasteko hamabost enpresa aurre-hautatuko dira. Banakako elkarrizketa egin ondoren (urriaren 28 eta 30ean ebaluatze-batzordeak bizkortze komertzialeko prozesua egiteko zazpiraino hautatuko ditu.
Hiru hilabetez merkataritza ekintzak burutuko dituzte, horrek ateak zabalduko dizkie eta aukera izango dute enpresa handi batek erosteko eta kontratatzeko dituen mekanismo zorrotzak ezagutzeko.
Hala ere, helburua da aurkez daitezen enpresa guztiek onuraren bat lortzea, hautatuak izan ala ez. Horixe azpimarratu zuten aurreko deialdiko parte-hartzaileek: proposatzen duzun konponbidea merkatuan testatzeko aukera, Telefónicako zuzendariengandik lortutako iritzien arabera, bultzada garrantzitsua da”.
Bizkaia Open Future_ Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak Bizkaiko industria sektoreari eraldaketa digitalaren bidean bultzatzeko duten itunaren fruitua da. Ekimena 2015ean gauzatu zen eta bi lan-programatan burutzen da. Berrikuntza irekia eta Bizkortze komertziala.
Bost enpresak parte hartu dute azkenekoan: Ludus, SealPath, RKL Integral, Binary Soul eta Keynetic. Zalantzarik gabe berriro aurkeztuko liratekeela diote. Egizu bat haiekin!
Lotutako albisteak
![Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean](https://www.spri.eus/archivos/2025/02/jpg/250207-up-euskadi-resumen-620x350.jpg)
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.
![GEM Global 2025 Biltzarra Bilbon](https://www.spri.eus/archivos/2025/02/jpeg/spri-emprendimiento-conferencia-gem-global-2502-620x350.jpeg)
GEM Global 2025 Biltzarra Bilbon
GEM Global 2025 Biltzarrean funtsezko gai hauek jorratuko dira, guztiak munduko ekintzailetza-ekosistemarentzat garrantzi handia duten ikerketa eta datuetan oinarrituta
![Slush, startupen mundu mailako ekitaldi handietako bat, Euskadira helduko da 15 herrialde baino gehiagotako 200 inbertitzailerekin](https://www.spri.eus/archivos/2024/12/jpeg/spri-emprendimiento-slush-bilbao-2412-620x350.jpeg)
Slush, startupen mundu mailako ekitaldi handietako bat, Euskadira helduko da 15 herrialde baino gehiagotako 200 inbertitzailerekin
Datorren otsailaren 20an, Slush-ek gure eskualdean lehen aldiz egingo duen edizioa izango da Bilbon. Mundu mailako berrikuntzako ekitaldi ospetsu hori, zeinak ardatz dituen inbertsioa erakartzea, startupak sortzea eta lankidetza globala, Euskadira eta Bizkaira iritsiko da, eta baieztatuta dago 200 inbertitzaile baino gehiago bertan izango direla, VCak eta business angels-ak batuta
![17 startupek 24 proiektu teknologiko garatuko dituzte 21 euskal enpresa liderren eskutik](https://www.spri.eus/archivos/2025/02/png/2501_seleccionadas_eu-620x350.png)
17 startupek 24 proiektu teknologiko garatuko dituzte 21 euskal enpresa liderren eskutik
Proiektuak 2025ean garatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren bultzadari esker, SPRI Taldearen BIND ekimenaren bidez.
![BBK Arin programak 100.000 euro bideratu ditu gizarte eraginerako gaitasun handiko bost proiektu berritzaile bizkortzeko](https://www.spri.eus/archivos/2025/02/jpg/spri-emprendimiento-2502-bbk-arin-620x350.jpg)
BBK Arin programak 100.000 euro bideratu ditu gizarte eraginerako gaitasun handiko bost proiektu berritzaile bizkortzeko
Profesiolan, Mundo PUA, LUP, Fisify eta Gaman start-up-ek aholkularitza pertsonalizatua jaso dute lau hilabetez BAT Dorrean