Berrindustrializazioa eta lehiakortasuna bultzatzea da Gobernu zentralak SPRI Taldearen lankidetzaz abiarazitako ekimen honen helburua
Euskal enpresek eskaerak aurkez ditzakete dagoeneko, Gobernu zentralak SPRI enpresen garapenerako euskal agentziaren lankidetzaz abiarazi duen Reindus programari atxikitako proiektuentzako 400 milioiko maileguez profitatzeko. Eskaerak aurkezteko epea ostegunean ireki zen, irailak 26, eta azaroaren 4ra arte luzatuko da.
Berrindustrializazioa eta lehiakortasuna bultzatzea da 20 urteko ibilbidea duen Reindus programaren helburua. Maileguak manufaktura sektoreari zuzenduta daude eta enpresa handiak zein txikiak lehia daitezke. Industria proiektu berriak finantzatzen dira, baita lekualdatzeak, ekoizpen-ildoen hobekuntzak eta 4.0 Industriaren inplementazioa ere.
Gutxieneko aurrekontua 100.000 eurokoa da eta maileguak horren % 75 estaltzen du, % 1eko interes-tasarekin. Hamar urteko kredituak dira, hiru urteko gabezia dutenak. Iaz Euskadin 23 proiektu finantzatu ziren, 35 milioi euroko guztizko kopuruarekin. Oraingoan, 2019ko urtarrilaren 1etik ebazpenaz geroko 18 hilabete igaro arte egindako inbertsioak finantzatuko dira.
Gobernu zentralak, SPRI Taldearen lankidetzaz, 4.0 industriarako laguntza-programa espezifikoa ere eskaini ohi du, 100 milioiko urteko aurrekontuarekin. Zenbait sektoretarako laguntzak ditu, fabrikazio aditiboa, robotika eta txertatutako sentsoreak tarteko. Langile, material zein ikerketa arloko software bati atxikitako langile-gastuak finantzatzen dira, nagusiki.
Gainera, klusterrei zuzendutako 9 milioi euro inguruko laguntza-programaren barruan, dirulaguntzak milioi erdi bat eurokoak ere izan daitezke industria ikerketarako eta garapen esperimentalerako. Horrekin batera, Enisa berrikuntzarako Estatuko enpresak ETEei (partaidetza-maileguen bitartez) ematen dizkien laguntzak aipatu behar dira, izan ere, Enisa urte osoan irekita dagoen leihatila da, berrikuntza-jarduera garatu behar duen enpresaren hasierako finantzaketa erraztea xede duena.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?