Filtra tu búsqueda



creaction! deusto emprendimiento
Ekintzailetza
Albisteak 3 urria, 2019

Eta zu? …Ondo pasatu eta zure jarrera ekintzaileena esnatu nahi duzu?

Mundua aldatu, itzala utzi, eta bere alderik ekintzaileena aurkitu nahi duen, lehen mailako zu bezalako ikasleentzat diseinatutako programa berritzaile bat.

Deustuko Unibertsitatearen Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatea gara eta creaction! programaren aurkezpen egunera gonbidatu nahi zaituztegu. Mundua aldatu, itzala utzi, eta bere alderik ekintzaileena aurkitu nahi duen, lehen mailako zu bezalako ikasleentzat diseinatutako programa berritzaile bat.

ZURE GRADUA + creaction!
creaction! bidaia bat da. Akziora pasatu, ikasitakoa partekatu, eta zu bezala urrats bat haratago joan nahi duten ikasleekin topatzeko sortutako programa desberdin bat.

Trebakuntza erdipresentzial honekin zure proaktibitatea, sormena eta lantaldean egiteko gaitasuna landuko dituzu; zure konfort zona atzean utziz, haziz, eta jarduera ezberdinetaz gozatzen duzun bitartean.

75 DIRU LAGUNTZA kostuaren % 100
Denak parte hartzeko aukera izateko eta bidaiak inolako kosturik ez izateko, Eusko Jaurlaritza eta Banco Santander erakundeek babestuta, 75 diru laguntza eskaintzen ditugu.

 EMAN IZENA aurkezpen egunerako!
Eskatu zure Tokia.

tlf. 94 413 91 08
emprendimiento@deusto.es
www.emprendimiento.deusto.es

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
07/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

GEM  Global  2025  Biltzarra  Bilbon
06/02/2025 Ekintzailetza

GEM Global 2025 Biltzarra Bilbon

GEM Global 2025 Biltzarrean funtsezko gai hauek jorratuko dira, guztiak munduko ekintzailetza-ekosistemarentzat garrantzi handia duten ikerketa eta datuetan oinarrituta

Slush,  startupen  mundu  mailako  ekitaldi  handietako  bat,  Euskadira  helduko  da  15  herrialde  baino  gehiagotako  200  inbertitzailerekin
04/02/2025 Ekintzailetza

Slush, startupen mundu mailako ekitaldi handietako bat, Euskadira helduko da 15 herrialde baino gehiagotako 200 inbertitzailerekin

Datorren otsailaren 20an, Slush-ek gure eskualdean lehen aldiz egingo duen edizioa izango da Bilbon. Mundu mailako berrikuntzako ekitaldi ospetsu hori, zeinak ardatz dituen inbertsioa erakartzea, startupak sortzea eta lankidetza globala, Euskadira eta Bizkaira iritsiko da, eta baieztatuta dago 200 inbertitzaile baino gehiago bertan izango direla, VCak eta business angels-ak batuta

17  startupek  24  proiektu  teknologiko  garatuko  dituzte  21  euskal  enpresa  liderren  eskutik
04/02/2025 Ekintzailetza

17 startupek 24 proiektu teknologiko garatuko dituzte 21 euskal enpresa liderren eskutik

Proiektuak 2025ean garatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren bultzadari esker, SPRI Taldearen BIND ekimenaren bidez.

BBK  Arin  programak  100.000  euro  bideratu  ditu  gizarte  eraginerako  gaitasun  handiko  bost  proiektu  berritzaile  bizkortzeko
04/02/2025 Ekintzailetza

BBK Arin programak 100.000 euro bideratu ditu gizarte eraginerako gaitasun handiko bost proiektu berritzaile bizkortzeko

Profesiolan, Mundo PUA, LUP, Fisify eta Gaman start-up-ek aholkularitza pertsonalizatua jaso dute lau hilabetez BAT Dorrean

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.