SPRI Taldeak jardunaldi bat antolatu du lantegi pilotuak ETE eta startupen berrikuntza-tresnatzat bultzatzeko
Workshopa azaroaren 5ean egingo da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean
SPRI enpresen garapenerako euskal agentziak eta EPPN (European Network for Pilot Production Facilities and Innovation Hubs) delakoak garraio, industria eta osasun sektoreetan lantegi pilotuak berrikuntza-tresnatzat bultzatzeko jardunaldi berri bat antolatu dute. Workshopa azaroaren 5ean izango da Gipuzkoko Zientzia eta Teknologia Parkean. Nagusiki ETEei eta startupei zuzenduta dagoen ekimen honen bitartez, lantegi pilotuak garatu nahi dira, laborategiak zein maila txikiko ekoipen-guneak barne hartuz, enpresa produktiboek berrikuntza eta kudeaketa arloetan duten potentzialtasunaren garrantzizko arrakasta faktoretzat.
Lantegi pilotuek eta berrikuntza irekiko saiakuntza-bankuek ETE eta startupen nahitaezko eskalatze-premiei azkar-azkar erantzuteko duten gaitasuna izan da SPRI Taldeak eta EPPNek (Ekoizpen-Lantegi Pilotuen eta Berrikuntza Zentroen Europar Sarea) garatutako esperientziaren abiapuntua. Europako industriaren lehiakortasuna hobetzen, negozioa sortzen eta, kasuak kasu, negozio eta enplegu berriak sortzen eta Europa osoan hazkundea eragiten lagun dezaketen tresna erabilgarriak dira, azpiegitura espezifikoak eta zerbitzu-ekosistema eskaintzeko gauza diren aldetik.
Azaroaren 5erako antolatu den workshopa ingelesez egingo da, lantegi pilotuen arteko esperientziak trukatu eta etorkizunean industriarekiko harremanak ezartzen laguntzeko aukera eskaintzeko asmoz. Bertaratutakoek sarbide irekiko lantegi pilotu horiek Europako industriari, eta bereziki ETEei eta startupei eskaintzen dizkieten aukerak ezagutu ahal izango dituzte, horietako batzuk bisitatu eta horien ezaugarriak gertu-gertutik ezagutzeaz gain.
Jardunaldian, SPRIren eta CDTI berrikuntzarako estatuko agentziaren arduradunek parte hartuko dute, Tecnalia, Tekniker eta Cidetecen ordezkariekin batera, eta bisitariak ondoan dituztela ezagutu ahal izango dituzte hiru erakunde horietako lantegi pilotuak.
Interesdunek izena emateko mezua bidali behar dute helbide honetara: paula.queipo@idonial.com.
Lotutako albisteak
![VIVEbiotech-ek 3,5 milioi euroko kapital-zabalkuntza egin du hedapen-plana burutzeko](https://www.spri.eus/archivos/2019/10/JPG/VIVEbiotech-620x350.jpg)
VIVEbiotech-ek 3,5 milioi euroko kapital-zabalkuntza egin du hedapen-plana burutzeko
2021ean VIVEbiotech-ek bektore lentiviralak ekoiztu ahal izango ditu ehunka gaixok parte hartuko duten entsegu kliniko aurreratuetarako
![Dirulaguntza-programa berri batek 15 milioi euro bideratuko ditu euskal industriaren efizientzia sustatzera](https://www.spri.eus/archivos/2019/09/jpg/EVE.jpg)
Dirulaguntza-programa berri batek 15 milioi euro bideratuko ditu euskal industriaren efizientzia sustatzera
Plan honek efizientzia-estandarrak jaso nahi ditu, energiaren kontsumoa murrizteko asm
![Eusko Jaurlaritzak fabrikazio industrialaren etorkizunerako behar diren gaitasunei buruzko txostenaren aurkezpenean parte hartuko du Italian, SPRI Taldearen bitartez](https://www.spri.eus/archivos/2019/09/JPG/Oyon-informe-WFM-620x350.jpg)
Eusko Jaurlaritzak fabrikazio industrialaren etorkizunerako behar diren gaitasunei buruzko txostenaren aurkezpenean parte hartuko du Italian, SPRI Taldearen bitartez
Cristina Oyón SPRIko Ekimen Estrategikoen arduradunak aditu bezala parte hartu du txostenaren idazketan.
![Euskal enpresek eta eragile teknologikoek Europak berrikuntza eta ikerketa proiektuei ematen dizkien finantzaketa aukerak ezagutu ahal izan dituzte](https://www.spri.eus/archivos/2019/09/png/Logo-NET-ES.png)
Euskal enpresek eta eragile teknologikoek Europak berrikuntza eta ikerketa proiektuei ematen dizkien finantzaketa aukerak ezagutu ahal izan dituzte
SPRIk eta Innobasquek “Infoday Horizonte 2020” deritzon jardunaldia deitu dute urriaren 3 eta 4rako, Europako Batzordeak I+G+b arloko finantzaketarako abian duen Horizon 2020 europar programaren azken deialdietan 11.000 milioi euro banatuko dituela azaltzeko
![Euskal enpresak energia berriztagarrien arloko negozio-aukerez profita daitezke Fukushiman](https://www.spri.eus/archivos/2019/05/jpg/Acuerdo_Fukusima-013-foto-rebajada-de-tamaño-620x350.jpg)
Euskal enpresak energia berriztagarrien arloko negozio-aukerez profita daitezke Fukushiman
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak mintegi bat antolatuko du hilaren 9an Bilbon, japoniar ordezkaritza baten parte-hartzeaz