Filtra tu búsqueda



Berrikuntza Nazioartekotzea
Albisteak 9 urria, 2019

Javier Zarraonandia sailburuordeak euskal energia sektorearen indarra nabarmendu du Fukushimako ordezkaritzaren aurrean

Euskadik eta japoniar eskualdeak urteko bosgarren topaketa bilaterala egin dute energia berriztagarrien arloan lankidetzan jarduteko

Euskadik eta japoniar eskualdeak urteko bosgarren topaketa bilaterala egin dute energia berriztagarrien arloan lankidetzan jarduteko

Uchibori Masao Fukushimako gobernadorearen esanetan, eskualdea “eremu ezin hobea da energia berriztagarrietarako”

Javier Zarraonandia Industria sailburuordeak euskal energia sektorearen indarra nabarmendu du asteazken honetan, Fukushimako Prefekturako (Japonia) ordezkaritza baten bisitaren harira Bilbon antolatutako jardunaldiaren barruan.  “Energia sektorean ditugun 400 enpresek enplegua ematen diete 91.000 pertsonari eta 55.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen dute, Iberdrola eta Siemens Gamesa bezalako enpresa liderrak eta hornitzaile-kate luze-luzea tarteko. Mezu bat baino ez dizuet helarazi nahi: konfiantza izan guregan eta gure enpresengan”, adierazi du Zarraonandiak.

 

Eusko Jaurlaritzak eta Japoniako eskualdeak energia berriztagarriei buruzko lankidetza-akordioa sinatu zuten maiatzaren 30ean. 2011ko lurrikarak eta ondorengo tsunamiak itzelezko hondamendia eragin zuen eremu hartan, eta eskualdeari etorkizun berri bat bermatzeko asmoz, Japoniako Gobernuak energia berriztagarriak ardatz dituzten berrindustrializazio eta dibertsifikazio energetikoaren aldeko programak abiarazi ditu. Bi aldeen arteko harreman estuen isla dira urtebeteko epean izandako bost topaketa bilateralak (hiru Euskadin eta bi Japonian). Jardunaldiaren aurretik, Iñigo Urkullu lehendakariak adostasun-akordioa sinatu du japoniar ordezkaritzarekin energia berriztagarriei, energia-eraginkortasunari eta energia-biltegiratzeari aplikatutako teknologiei buruz.

 

Asteazken honetako jardunaldian, agerian utzi dira euskal enpresek energia berriztagarrien arloan dituzten negozio-aukerak. Industria sailburuordearen esanetan, Euskadin, Japonian bezala, “emandako hitzarekiko errespetua baloratzen dugu”. Jarraian, Eusko Jaurlaritzak industriaren alde egindako apustu sendoa aipatu du, izan ere, industriak, atxikitako zerbitzuak barne, Euskadiko “ekonomiaren % 50 baino gehiago suposatzen du”.

 

Uchibori Masao Fukushimako gobernadoreak, eskualdeko azaleraren % 12 habitatu ezinik utzi eta ehunka mila pertsonaren ebakuazioa eragin zuen istripu nuklearraren ondoko lanak azaldu ditu. “Orain, azaleraren % 2,5 baino ez dago habitatu ezinik eta erradiazio-dosia munduko beste hiri batzuetan dagoenaren parekoa da”. Konpondu beharreko arazoen artean, 80.000 ebakuaturen baino gehiagoren itzulera  eta “oraindik beste 30 edo 40 urte beharko dituzten” zentral nuklearra eraisteko lanak aipatu ditu.

 

Gobernadorearen esanetan, Fukushima “eremu ezin hobea da energia berriztagarrietarako”. 2014az geroztik, energia berriztagarrien Institutua indarrean dagoela nabarmendu du, Japoniako ikerketa-zentrorik handienetakoa, “eta ahalegin handiak egiten ari gara hidrogenoaren arloan”. Fukushiman, Euskadin bezalaxe, “gure sorlekuaz oso harro gaudela” ziurtatu du.

 

Fukushiman dauden negozio-aukerak

Marcos Suárez, euskal Energia Klusterraren izenean, bi aldeen arteko harremanak Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak 2018ko urrian Fukushimara egindako bidaiaren harira hasi zirela gogoratu du, eta horren ondorioz, iaz, energia berriztagarriei buruzko lehen lankidetza-akordioa sinatu zutela.

 

Suárezek berariaz nabarmendu ditu Fukushiman dauden negozio-aukerak, “Japoniako Gobernuak eskualde horretan energia berriztagarriak garatzearen alde egin duen apustuagatik eta Prefekturak eskualdean berezko enpresa-sarea sortzeko eta Japoniako zein Asia osoko merkatura eta antzeko kultura profesionaletara zabaltzeko duen interesagatik”.

 

Yasuhiro Hattori Fukushimako Energia Agentziako zuzendariak adierazi duenez, Japoniako energia berriztagarrien merkatua “oso erakargarria da enpresa espainiarrentzat”, eta Euskadin indar handia duen sektore eolikoa “oso gutxi hedatu da eta itsas energiarena hasi gabe dago”.

 

Hattorik argitu duenez, energia berriztagarriek Japoniako eskualde horretan duten estrategia hiru ataletara zuzenduta dago: istripu nuklearrak txikitutako eremuan proiektu eolikoak garatzen ari dira, dagoeneko hiru hidrogeno-estazio instalatu dira eskualdean, eta ekonomia zirkuluarrean oinarritutako komunitate adimendunak garatzen ari dira.

 

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolaren esanetan, Euskadiko eta Fukushimako kulturek “pentsa genezakeen baino askoz ere antzekotasun handiagoak dituzte”. Euskadi trantsizio energetikoan “duela 40 urte” lan egiten hasi zela gogoratu du, “hazkundea eta iraunkortasuna bateragarriak egiteko asmoz. Horrexek azaltzen du energia eolikoak duela bi hamarkadaz geroztik izan duen hazkundea”.

 

Ansolak iragarri duenez, hidrogenoaren eta baterien teknologiak “gero eta garrantzitsuagoak izango dira, eta Fukushima munduko prefekturarik aurreratuenetakoa bihurtu da gai horiei dagokienez”.

 

Lotutako albisteak

Imagen por defecto
04/10/2019 Berrikuntza

SPRI Taldeak jardunaldi bat antolatu du lantegi pilotuak ETE eta startupen berrikuntza-tresnatzat bultzatzeko

Workshopa azaroaren 5ean egingo da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

VIVEbiotech-ek  3,5  milioi  euroko  kapital-zabalkuntza  egin  du  hedapen-plana  burutzeko
02/10/2019 Berrikuntza

VIVEbiotech-ek 3,5 milioi euroko kapital-zabalkuntza egin du hedapen-plana burutzeko

2021ean VIVEbiotech-ek bektore lentiviralak ekoiztu ahal izango ditu ehunka gaixok parte hartuko duten entsegu kliniko aurreratuetarako

Dirulaguntza-programa  berri  batek  15  milioi  euro  bideratuko  ditu  euskal  industriaren  efizientzia  sustatzera
30/09/2019 Berrikuntza

Dirulaguntza-programa berri batek 15 milioi euro bideratuko ditu euskal industriaren efizientzia sustatzera

Plan honek efizientzia-estandarrak jaso nahi ditu, energiaren kontsumoa murrizteko asm

Eusko  Jaurlaritzak  fabrikazio  industrialaren  etorkizunerako  behar  diren  gaitasunei  buruzko  txostenaren  aurkezpenean  parte  hartuko  du  Italian,  SPRI  Taldearen  bitartez
26/09/2019 Berrikuntza

Eusko Jaurlaritzak fabrikazio industrialaren etorkizunerako behar diren gaitasunei buruzko txostenaren aurkezpenean parte hartuko du Italian, SPRI Taldearen bitartez

Cristina Oyón SPRIko Ekimen Estrategikoen arduradunak aditu bezala parte hartu du txostenaren idazketan.

Euskal  enpresek  eta  eragile  teknologikoek  Europak  berrikuntza  eta  ikerketa  proiektuei  ematen  dizkien  finantzaketa  aukerak  ezagutu  ahal  izan  dituzte
26/09/2019 Berrikuntza

Euskal enpresek eta eragile teknologikoek Europak berrikuntza eta ikerketa proiektuei ematen dizkien finantzaketa aukerak ezagutu ahal izan dituzte

SPRIk eta Innobasquek “Infoday Horizonte 2020” deritzon jardunaldia deitu dute urriaren 3 eta 4rako, Europako Batzordeak I+G+b arloko finantzaketarako abian duen Horizon 2020 europar programaren azken deialdietan 11.000 milioi euro banatuko dituela azaltzeko

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.