Basque Industry 4.0 eta Basque Cybersecurity Day topaketek bat egin dute eta, helburuak berritzeaz gain, protagonismoa handiagoa eman diote erakusketa-eremuari, 4.0 BINDeko enpresa, zentro teknologiko eta startupen eskari gero eta handiagoa kontuan hartuz
Zibersegurtasuna da teknologia digitalak industrian aplikatzerakoan kontuan hartu beharreko funtsezko gaietako bat. 4.0 Industriari buruzko ezagutza partekatzeko jardunaldi batek sareetako segurtasunaren parametroa sartu behar du programaren barruan
Zibersegurtasunaren arloan puntakoak diren herrialdeetako hogei bat enpresa baino gehiago bilduko dira, azaroaren 20 eta 21ean Barakaldoko BECen antolatuko den 4.0 industria eta zibersegurtasun industrialari buruzko Basque Industry 4.0-The Meeting Point deritzon Euskadiko erreferentziazko ekitaldiaren Expo erekusketa-eremuan. Zehazkiago esanda, Euskadira etorriko dira Alemania, Belgika, Danimarka, Finlandia, Gales eta Holandako erakundeek ordezkariak, eta haiekin izango dira nazioarteko testuinguruan modu positiboan nabarmentzen ari diren zibersegurtasuneko euskal enpresa nagusien ordezkariak.
Orain arteko Basque Industry 4.0 eta Basque Cybersecurity Day topaketek bat egin dute eta, helburuak berritzeaz gain, protagonismo handiagoa eman diote erakusketa-eremuari Basque Research & Technology Alliance (BRTA) delakoari atxikitako enpresa eta zentro teknologikoen eta 4.0 BINDeko startupen eskari gero eta handiagoa kontuan hartuz. Horren harira, bere horretan mantendu dute, etorkizun hurbilean giltzarrizkoak izango diren zibersegurtasunaren eta 4.0 Industriaren arloan Euskadi Europa mailako erreferentetzat indartzeko helburua.
Basque Industry 4.0 The Meeting Point topaketaren seigarren edizio honek harantzago jo eta azken urteotako errealitate industrialak jardueraren segurtasunaren inguruan azaldu dituen erronka berriei ekingo die. Industria jarduera, 4.0 industria, industria aurreratua eta industria teknologiko eta digitalizatua modu seguru eta babestuan gauzatzeko aukera ziurtatu behar da, eta horregatik, ekitaldi hau etengabe hazten ari da zibersegurtasunaren arloko ezaguerak eta esperientziak eskaini ahal izateko.
Aurten, Basque Cybersecurity Day jardunaldia txertatu da ekitaldian, izan ere, zibersegurtasuna 4.0 industriari dagokion arlo teknologikoa baino ez da, beharrezkoa eta nahitaezkoa balio-kate osoari dagokion antolaketa eta kontrol maila berriaren barruan, bereizgarri tekniko eta operatiboak, eskaerak, ekoizpena, banaketa, laguntza, mantentze-lanak eta bukaerako birziklapena barne hartuta.
Ildo horretan, ekitaldia, FIRST zibersegurtasuneko gorabeherei erantzuteko taldeen munduko foroko kideen arteko topagune bilakatuko da. FIRST Bilbao Technical Colloquium delakoa Basque Industry 4.0-The Meeting Point topaketaren barruan antolatuko da Zibersegurtasun Euskal Zentroa (BCSC) foro horretako kidea baita. Bertan, kalte-arrisku, gorabehera eta erantzute eta segurtasun taldeen eragiketari dagozkion gainerako arazoei buruzko informazioa partekatzen dute.
Basque Cybersecurity Centerrek (BCSC) saio irekien formatua aukeratu du Technical Colloquium honetarako, segurtasun arloko adituek gai teknikoak parte-hartzaileekin batera lan ditzaten. Gehienez, 100 pertsonak parte hartu ahal izango dute FIRSTeko kideei eta profil teknikoa duten pertsonei zuzendutako tailer hauetan. Gainera, beste bi tailer praktiko antolatuko dira gorabeheren kudeaketako eta giltzarrizko sektoreetako zibersegurtasun industrialari buruz.
Era berean, Flandesko zibersegurtasun klusterrak, BCSCrekin batera eta European Cybersecurity Organization (ECSO), robotikako berrikuntza-nodoen TRINITY sarea eta EFFRA (European Factories of the Future Research Association) elkartearen lankidetzaz, Bilbora ekarri du Cybersecurity for Robotics 2019 Conference deritzon topaketa, Basque Cybersecurity Dayrekin bat egin dezan, eta horko hizlari batzuek SPRI Taldean antolatutako ekitaldian ere parte hartuko dute.
Zibersegurtasunari buruzko hitzaldien programa
Basque Industry 4.0-The Meeting Point topaketaren programaren barruan, nabarmentzekoa da GARTNER Consulting-eko Information Security Consulting Iberia Practice Leader eta Zuzendaria den Daniel Madridek inaugurazio ekitaldian emango duen hitzaldia: “Ziurgabetasun agertoki baten aurrean, zibersegurtasun eredu iraunkor bat nola eraiki” .
Zibersegurtasunari buruzko hitzaldiek jarraipena izango dute hilaren 21ean, honako programa honen bitartez:
FIRST Bilbao TC
Orobat, topaketaren leku berean egingo den FIRST Bilbao Technical Colloquium delakoan, hogeita hamar hitzaldi tekniko baino gehiago emango dituzte gorabeherei erantzuteko talde publikoetako zein zibersegurtasun arloko enpresetako adituek.
Basque Cybersecurity Centre FIRST zibersegurtasuneko gorabeherei erantzuteko taldeen munduko foroko kidea izateagatik antolatuko da ekitaldi hau Euskadin. Kalte-arrisku, gorabehera eta erantzute eta segurtasun taldeen eragiketari dagozkion gainerako arazoei buruzko informazioa partekatzea da FIRSTeko kideei eta gonbidatuei zuzendutako eztabaida-foro honen helburua, eta besteak beste, honako hitzaldi hauek eskainiko ditu:
Zibersegurtasun Tailerra
Era berean, zibersegurtasun industrialari buruzko tailerra antolatuko da; automatizazio industrialeko inguruneen zibersegurtasunaren diagnosiari buruzkoa, zehazkiago esanda. Tailerra kasu praktiko batean oinarrituko da instalazio industrial bateko zibersegurtasunaren egoerari buruzko ezagutza zehatza hartzeko, ahuleziak identifikatuz, instalazioak aurre egin beharreko ziberarriskuak ulertuz eta zibersegurtasuna hobetzeko ekintzak proposatuz. Zibersegurtasunari buruzko diagnostikoa ingurune industrialean aplikatzeko moduan egituratu da tailerra.
Tailerrean aztertuko diren gaiak:
Irakaslean hauexek izango dira: José Valiente, Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko Zuzendaria eta bertako Koordinazio eta Komunikazioaren Arduraduna, eta Javier Zubieta, GMVko Zibersegurtasuneko Negozio-Garapenaren Arduraduna eta Rey Juan Carlos Unibertsitateko Zibersegurtasun eta Pribatutasunari buruzko Masterreko irakaslea.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?