Euskara da Wikidatan esanahi-kopururik handiena duen hizkuntza
Seigarrena da hitz-erroen (lexemen) kopuruan
Bigarrena hitz-formen kopuruan
Hizkuntza nagusia da esanahi-kopuruari dagokionez
Euskal Wikilarien Kultur elkartearen eta Elhuyarren lankidetzari esker, Wikidatan dauden hizkuntza guztien artean, euskara seigarrena da hitz-erroen (lexemen) kopuruan, bigarrena hitz-formen kopuruan (hitz-erro bakoitza deklinatuta sortzen diren forma guztiak kontuan hartuta), eta hizkuntza nagusia da esanahi-kopuruari dagokionez, ingelesaren, gaztelaniaren eta frantsesaren aurretik, besteak beste.
Wikidata elkarlanean editatzen den datu-base erraldoi bat da. Wikimedia Fundazioak kudeatzen du, bere proiektuetan erabili ahal izateko, adibidez Wikipedia elikatzeko.
2012an Wikidata abian jarri zenetik, pixkanaka elikatuz joan gara. Besteak beste, duela ia bi urte, Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoko 6.500 kontzeptu inguru txertatu genituen, baita Teknopolis telebista-saioko hainbat bideo ere.
Azken urteotan, datu-mota berriak gordetzen hasi da Wikidata, hizkuntza askotan, hiztegien antzeko egitura batean. Informazio hori guztia hiru multzotan sailkatuta gordetzen da: hitz-erroak (hiztegi-sarrerak edo lexemak), formak (hitz bakoitzak deklinabide-kasuaren arabera har ditzakeen formak), eta esanahiak edo definizioak.
Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen eta Elhuyarren arteko lankidetzari esker, Elhuyarren Ikaslearen Hiztegiko hainbat hitz edo lexema (izen kategoriakoak) gehitu ditugu Wikidatan. Guztira, 10.000 lexema, bakoitzaren 65 forma (deklinabideko kasu guztietakoak, singularrean, pluralean eta mugagabean) eta haien definizioak gehitu ditugu.
Lan honi esker, orain errazagoa da euskarazko hitzak identifikatzea Wikipediako testuetan esate baterako, eta laster aukera izango da garapen teknologiko berriak egitea datu-base horietatik abiatuta.
Lan honetarako Elhuyarreko I+Gko lantaldeak garatu duen programazio-kodea erabilgarri dago GitHub-en.
Lotutako albisteak
![Fagor Arrasatek, Konikerrek eta Ikerlanek euren arteko elkarlana indartu dute 4.0 Industriako eta Fabrikazio Aurreratuko soluzioak garatzeko](https://www.spri.eus/archivos/2019/10/jpg/ikerlan-550x350.jpg)
Fagor Arrasatek, Konikerrek eta Ikerlanek euren arteko elkarlana indartu dute 4.0 Industriako eta Fabrikazio Aurreratuko soluzioak garatzeko
eknologia digitalen garapena, simulazioa eta kontrola, efizientzia operatiboa, energia biltegiratzea eta mekanika aplikatua indartzeko eta horretan aurrera egiteko elkarlan akordio bat sinatu zuten 2016an hiru erakundeek eta orain elkarlan akordio hori berritu dute
![Postadditive’19, fabrikazio gehigarrirako prozesatu ondoko teknologiei buruzko hitzaldia, egingo da Donostian, azaroaren 6an eta 7an](https://www.spri.eus/archivos/2019/10/jpg/POST-ADDITIVE19-620x336.jpg)
Postadditive’19, fabrikazio gehigarrirako prozesatu ondoko teknologiei buruzko hitzaldia, egingo da Donostian, azaroaren 6an eta 7an
Prozesatu ondoko fasea da fabrikazio gehigarriaren prozesuari behaztopa egiten diona
![AFM klusterrak fabrikazio aurreratuaren eta makina erremintaren biltzarra egingo du urriaren 23tik 25era bitartean](https://www.spri.eus/archivos/2019/10/jpg/BANNER-520X272.jpg)
AFM klusterrak fabrikazio aurreratuaren eta makina erremintaren biltzarra egingo du urriaren 23tik 25era bitartean
Ekitaldia Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean antolatuko da eta B2B topaketetarako esparrua eskainiko die sektoreko profesionalei
![Europako zibersegurtasunaren arloko ekosistema aurreratuenetako enpresak bilduko dira BECen hilaren 20an eta 21ean, Basque Industry 4.0 delakoan](https://www.spri.eus/archivos/2019/10/jpg/logotipo_bi40_RGB_300-620x350.jpg)
Europako zibersegurtasunaren arloko ekosistema aurreratuenetako enpresak bilduko dira BECen hilaren 20an eta 21ean, Basque Industry 4.0 delakoan
Euskadira etorriko dira Alemania, Belgika, Danimarka, Finlandia, Gales eta Holandako erakundeek ordezkariak, eta haiekin izango dira nazioarteko testuinguruan modu positiboan nabarmentzen ari diren zibersegurtasuneko euskal enpresa nagusien ordezkariak
![Javier Zarraonandia sailburuordeak euskal energia sektorearen indarra nabarmendu du Fukushimako ordezkaritzaren aurrean](https://www.spri.eus/archivos/2019/10/JPG/fukushima-visita-a-euskadi-10-2019-620x350.jpg)
Javier Zarraonandia sailburuordeak euskal energia sektorearen indarra nabarmendu du Fukushimako ordezkaritzaren aurrean
Euskadik eta japoniar eskualdeak urteko bosgarren topaketa bilaterala egin dute energia berriztagarrien arloan lankidetzan jarduteko