Filtra tu búsqueda



b-venture
Ekintzailetza
Albisteak 22 urria, 2019

Musika, futbola, minbiziaren aurkako borroka, boto segurua,.. hurrengo B-Venturen

ELCORREOk “startups”-ak eta ekintzailetza bultzatzeko antolatutako foroa urriaren 29an eta 30ean izango da

Ordua da. B-Venture-ren sarreran gaude, Espainia iparraldeko ekintzailetzari buruzko ekitaldirik handiena.EL CORREOren antolakuntzapean, topaketaren laugarren edizioa baliagarria da negozio berritzaileren bat buruan dutenei kontaktuak eta garapenerako beharrezko ikusgarritasuna errazteko. Hautaketa batzordeak oraintxe jakinarazi ditu aurkeztutako 106 proiektuetatik potentzia eta balio erantsi handieneko 24 firma hautatuak zein izan diren. Hitzordua  urriaren 29an eta 30ean izango da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Aukeratutako enpresen artean, Bizkaiko hamahiru, Gipuzkoako lau eta Arabako bi daude, baita Galiziatik datozen bi, Errioxako bat, Bartzelonako beste bat eta Madrileko beste bat ere. Kasu honetan, industria eta Interneteko proposamenei buruzkoak dira proiektuak: hamaika industriarekin erlazionatuta daude eta, gainerako hamahiruak Internetarekin.
Aukeratutako bakoitza garapen fase ezberdin batean dago, baina guztiek izugarrizko proposamen berritzaileak aurkeztuko dituzte. Adibidez, proiektu bat dago erabiltzaileak, artistak eta kontzertuen eta festibalen industriako sustatzaileak lotzen dituena. Futbolarien teknikak hobetzen dituen beste proiektu bat ere badago. Beste proiektu batek kirol etekina hobetzeko genetika aztertzen du. Eta beste bat minbiziaren tratamenduak sortutako efektu kaltegarriak gutxitzean zentratzen da. Grafenoari, renting moduan autoak erosteari, maskoten beharrei, konponbide optikoei, zibersegurtasunari, adineko pertsonen estimulazio kognitiboari edo online plataformetan boto segurua emateari buruzkoak ahaztu gabe.

B-Venturen guzti horiek aukera izango dute beraien proiektuak berrogeita hamar ordezkari ingururen aurrean aurkezteko; inantza erakunde, “business angels”, inbertitzaile partikular edo azeleratzaileen arduradunak eta talentu berrien bila dabiltzan korporazio handietako ordezkariak izango dira. Horiekin batera enpresa berritzaileen zerbitzuak kontratatu eta beraiekin sinergiak ezarri nahi dituzten enpresa esanguratsuetako ordezkariak ere joango dira.

Jendearentzako ekitaldi irekia denez gero, eta iaz mila pertsona baino gehiago elkartu zituenez, hitzordu hau aukera bikaina da Euskaldunako hall-ean “startup” bakoitzak izango duen estadean balizko bezeroekin kontaktua ezartzeko edota enpresa eta ekintzaileekin akordioak lortzeko. Alderdi hori gehiago indartzeko helburuarekin, B-Venturek parte hartzaileen esku jartzen du “matchmaking” app bat, horrekin iaz 400 bilera baino gehiago adostu ziren.

Baina, finantziazioa lortzeko eta erlazio komertzialak lotzeko aukera izateaz gain, foroak aukera ematen du Deustuko Unibertsitatera eta bere ekintzailetza zentrora joateko hilabeteko doako ikastaro trinko batera, bertan, aurkezpena –edo “pitch”a- prestatzen ikasteaz gain, finantza, lege eta marketin arloko nozioak lortuko dituzte.

Bertaratutako publikoak ez ditu soilik aukeratutako 24 proiektuak ezagutuko; ekitaldiak irauten dituen bi egunetan antolatutako tailerretara eta konferentzietara joan ahalko dira. Dagoeneko baieztatu dago Gerard Olivé-n presentzia, Wallapop, Glovo eta Cornerjob-en sortzailea, eta Itxaso de Palacioren presentzia, Notion Capital-en inbertsio zuzendaria, Londresetik etorriko da Europako ekintzaileen sistema nola funtzionatzen duen azaltzeko.

Topaketa oso finkatuta dago proiektuen kalitateak eta zenbakiek ongi erakusten duen modua eta, hurrengo erakundeen laguntza izango du: Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea,  Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala. Eta hurrengo hauen  kolaborazioa ere izango du: Sabadell Bankuaren BStartupa, Laboral Kutxa, CaixaBank, BBK, Telefónica, Elkargi eta Deustuko Unibertsitatea.

AUKERATUTAKO 24 “START UPS”AK:

Aotech
Industria prozesuetan aplikatutako konponbide fotonikoen garapena.

Aplanet
Erakundeen gizarte eta ingurune talka kudeatzen, neurtzen eta bultzatzen laguntzeko produktuak.

Appsamblea
Parte-hartzeko eta bozketa segurua eta gardena egin ahal izateko online plataforma bat..

Baigene
Kirola praktikatzeko egokitasun genetikoa analizatzen du eta nutrizio planak eta entrenamenduak pertsonalizatzen ditu.

BostLovers
Laguntzaile birtualak (Voicebots eta Chatbots) adimen artifizialarekin.

Drone by drone
Empresa operadora de drones habilitada por la Agencia Estatal de SeguridadAérea.

Futboltek
Futbolariaren teknifikazioa eta jarduera hobetzeko konponbideak. Data anlycs-ekin neurtzen dute.

Genetracer
Onkologia arloko zehaztasun medikuntza.

Idoneo.com
Renting-eko autoen erosketarako marketplace-a, %100 online.

Keynetic
Zibersegurtasuneko eta erlazionatutako zerbitzuetako produktuak saldu eta garatzeko Startup-a.

Kibus
Maskotentzat janari osasuntsua automatikoki prestatzen duen etxetresna elektronikoa.

Naru
Onkologiako konplikazioen iragarpenerako adimen artifiziala.

Oroi
Errealitate birtualeko plataforma, ongizate emozionala sortzera eta adineko pertsonengan kognitiboki estimulatzera bideratua.

Osigris
Nekazarientzako 3 funtzio dituen doako aplikazioa: izurriteen alerta, klimatologia-informazioa eta zelaiko koaderno digitala.

Recircular
Ekonomia zirkularra eta ingurumen zerbitzuak.

RKL integral
Segurtasun Integraleko Enpresa (Safety&Security), bere merkatu-hobia enpresekin eta erakundeekin eraikia dago

Send2me
Azken miliako konponbideak garatzen dituen enpresa teknologikoa.

Smowltech
Nola ekidin dezakete erakundeek online egiten den iruzurra? Nola egin dezakete erakundeek pertsona egokiari kreditua eta egiaztapena emateko?

Stoor
Arkitektoek BIM onlinen arkitekturako proiektuak saldu eta erosi ahal izateko Marketplace-a

Teknan
Grafenoaren erabileran oinarritutako konponbideak eskaintzen ditu.

Testualia
Test motako azterketa mugagabeak sortzeko softwarea. Guztiak ezberdinak, baina zailtasunean eta edukietan homogeneoak.

Webrain
Esports-eko jokalariei eta taldeei lagunduko dien tresnak sortzeko in game datu kognitiboak eta fisiologikoak.

Wegow
Zuzeneko musikaren marketplace soziala, modu berritzailean erabiltzaileak, artistak, sustatzaileak eta markak erlazionatzen dituena.

ZM Algorithmic
Garapenean eta inbertsio sistema kuantitatiboen ezarpenean espezializatutako finantza teknologia.


+info:
www.b-venture.com

Lotutako albisteak

Beste  albiste  batzuk  ekintzaileentzat.  Asteko  laburpena.  Urriaren  14tik,  20rako  astea
21/10/2019 Ekintzailetza

Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Urriaren 14tik, 20rako astea

Wake up!. Asteko laburpena. Urriaren 14tik, 20rako astea

Seriesland  –  Bilboko  5.  Jaialdi  Digitala:  Ba  dator!
17/10/2019 Ekintzailetza

Seriesland – Bilboko 5. Jaialdi Digitala: Ba dator!

Dohainik sail berri eta garrantzitsuenak ikusteko aukerarekin batera, jaialdiak ikus-entzunezko sektoreari zuzendutako alderdi bat aurkezten du: interneten bidez hedatzeko pentsatua de fikzio mota honen sortzaile, ekoizle eta banatzaileen arteko topaleku bat.

Ezagutu  ezazu  Tel  Aviv-eko  ekintzailetza-ekosistema:  SOSA-Bizkaia  programa
15/10/2019 Ekintzailetza

Ezagutu ezazu Tel Aviv-eko ekintzailetza-ekosistema: SOSA-Bizkaia programa

SOSA Bizkaia programaren beste edizio bat zabalduko dugu, bertoko startupek Tel Avivera astebeteko bidaia egin dezaten aukera emanez.

Beste  albiste  batzuk  ekintzaileentzat.  Asteko  laburpena.  Urriaren  7tik,  13rako  astea
13/10/2019 Ekintzailetza

Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Urriaren 7tik, 13rako astea

Wake up!. Asteko laburpena. Urriaren 7tik, 13rako astea

Surphase:  “Uraren  tratamendu  prozesua  ahalik  eta  eraginkorrena  eta  errentagarriena  izan  dadin  laguntzen  dugu.”
11/10/2019 Ekintzailetza

Surphase: “Uraren tratamendu prozesua ahalik eta eraginkorrena eta errentagarriena izan dadin laguntzen dugu.”

Iliane Rafaniello eta Thomas Schäfer: Gure sistemak oso informazio zehatza ematen die zenbat zikinkeria dagoen jakiteko eta konposatuei buruz.

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.