Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 urria, 2019 Ekintzailetza I+G Start up UP Euskadi

Zientzia Asteak zientzia eta teknologiaren magia hurbilduko du 100dik gora jardueraren bitartez

Jardunaldiak azaroaren 6tik 10era bitartean egingo dira Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Barakaldon

Jardunaldiak azaroaren 6tik 10era bitartean egingo dira Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Barakaldon

Antzinako hezurren DNAn ezkutatuta dagoena argitzea, fisika eta kimikako esperimentu ikusgarriak egitea edota robot batek nola funtzionatzen duen ikastea dira Zientzia Astearen XIX. edizioak eskainiko dituen jardueretako batzuk. UPV/EHUk antolatutako ekimen honek publiko guztiei helarazi nahi die zientzia eta teknologien potentzialtasuna, askotariko jarduera ludiko eta didaktikoen bitartez. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Barakaldon egingo da aldi berean, ehundik gora proposamen bilduz.

 

Zientzia Asteko programazioaren barruan, aurkezpenak, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak eta bisita gidatuak antolatuko dira zientziaren alderdirik magikoena eta harrigarriena hainbat arlotatik bistaratzeko asmoz: matematika, telekomunikazio eta robotikatik hasi eta genetika, psikologia edo astronomiaraino. Hartara, Bilboko Bizkaia Aretoan, arkeologia forentsearen inguruko esperimentuak, partikula-azeleragailuen funtzionamendua ulertzeko tailerrak edota arazo matematikoetan oinarritutako azkartasun-jokoak antolatuko dira. Bestetik, Donostiako Tabakaleran, bertaratutakoek psikobiologiaren printzipioak ulertu, kimikako esperimentuak egin eta robot interaktibo batekin hitz egiteko aukera izango dute, beste hainbat proposamenen artean.

 

Gasteizko Bibat Museoan ere, zientziari eta teknologiei lotutako jarduera ugari antolatuko dira: arkeologiari buruzko tailerrak, medikuntza arloko ikerketari zuzendutako txipen erabilerari buruzkoak edota ibilgailu elektrikoen eraikuntzaren ingurukoak. Gainera, txikienek Escape Lab erronkari aurre egin eta birus hilgarri baten aurkako antidotoa lantzen lagunduko dieten kimikari buruzko kontzeptuak ikasteko aukera izango dute. Bestalde, Barakaldon, jarduerak Clara Campoamor Kultur Etxean egingo dira: ilusio optikoen tailerrak, buru-azkartasuna frogatzeko jokoak eta papiroflexia matematikoa, besteak beste.

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astearen barruan antolatuko diren hitzaldien artean, halaber, NASArako lan egiten duen Eneko Axpe fisikari barakaldarrarekiko topaketa nabarmendu behar da, baita Bizkaiko Ingeniaritza Eskolako ikasleek eraikitako Formula Student Bizkaia lehiaketa-ibilgailu elektrikoaren aurkezpena ere. Jarduera hauei euskal museoetara, behatokietara eta zentro teknologikoetara antolatuko dira txangoak eta bisita gidatuak gehitu behar zaizkie.

 

Zientzia Asteko programazio osoa doakoa da, eta dagoeneko irekita dago jardueretarako izena emateko epea. Izen-emateak webgunearen bitartez egin daitezke, Barakaldoko topaketen kasuan izan ezik, telefonoz edo posta elektronikoaren bidez egin behar baitira.

 

Lotutako albisteak

BIC Bizkaia 29 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak hamar urte betetzen ditu
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 29 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 241125
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Stansol Energy, instalazio fotovoltaikoentzako egiturak Gasteiztik mundura
Irakurri gehiago
Modfie 26 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Modfie: aktoreen, modeloen eta figuranteen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
26 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Biribil Ecolabek erabilitako materialei bigarren bizitza bat ematen laguntzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak