Euskadin gutxienez establezimendu bat duten enpresa industrialen eskura doan jarri du
Gida industria-erakundeek laguntza-moduan erabiltzeko diseinatu da, haien instalazioek izan ditzaketen arriskuak identifikatze aldera, horretarako ahuleziak ere identifikatuaz. Halaber, erakundeak arlo honetan heldutasun-maila handiagoa izateko eta babestuago egoteko egin ditzakeen ekintzak proposatzen dira.
“Industria-inguruneetan zibersegurtasunaren diagnostikoa egiteko Jardunbide Egokiak” izeneko dokumentuaren lizentzia eman dio Industriako Zibersegurtasunaren Zentroak (IZZ) Zibersegurtasunaren Euskal Zentroari (BCSC), eta honek Euskadin gutxienez establezimendu bat duten enpresa industrialen eskura doan jarri du. Hori eskuratzeko, interesatuek eskaera egin behar dute posta korporatibotik posta elektronikoa bidaliaz helbide honetara: info@bcsc.eus.
Tailerra: Zibersegurtasun-diagnostikoa Automatizazio Industrialeko Ingurune batean (Asteazkena, azaroak 20)
Tailer hau kasu praktiko batean oinarritzen da eta bere helburua da behar den guztia jakitea instalazio industrial bateko zibersegurtasun-egoeraren gainean, instalazioaren ahulguneak identifikatuz eta ziberarriskuak ulertuz, eta ekintzak proposatzea bere zibersegurtasuna hobetzeko.
Tailerrean landuko diren gaiak:
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?