Ideia berritzaileetan oinarritutako enpresa-ekimenak lagundu eta bultzatzeko “Manuel Laborde Werlinden” sariaren hemeretzigarren edizioa antolatu da
Nori zuzendua:
• UPV/EHUko ikertzaileak, irakasleak eta/edo ikastetxe laguntzaileak.
• Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatutakoak edo haren titulu ofizial bat dutenak.
• UPV/EHUrekin edo beste ikastetxe laguntzaile batzuekin elkarlanean egindako ikerketa baten emaitzak ustiatzea erabakitzen duten enpresak.
Saria:
Lehenengoak 7.000 € jasoko ditu eta bigarrenak 3.000 €. Eta 60.000 eurora arteko laguntza enpresa ekimenaren garapenerako.
Epea:
Eskaerak aurkezteko epea 2019ko urriaren 30an amaitzen da.
Oinarriak eta agiriak www.entreprenari.com daude eskuragarri