Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 Azaroa, 2019 Berrikuntza Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Smart Industry Programa

Zibersegurtasuna kudeatzeko erreferentzia-esparrua

BCSCK hitzaldia eskainiko du azaroaren 13an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Kudeaketa Aurreratuaren Europako 25. Astean zehar 
Gestión avanzada en Ciberseguridad

BCSCK hitzaldia eskainiko du azaroaren 13an, Bilboko Euskalduna Jauregian, Kudeaketa Aurreratuaren Europako 25. Astean zehar

Zibersegurtasuna erakunde guztien zeharkako jarduera bezala kudeatu behar da, negozio-prozesuak ez ezik, haren euskarri direnak ere babesteko.

Azaroaren 13an eta 14an, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen zati bezala, jardunaldia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian; hain zuzen ere, Basque CyberSecurity Centrek “Erakundeetan eta Enpresetan Zibersegurtasuna Kudeatzeko Erreferentzia-esparrua” azalduko du, Euskalitekin batera hori lantzen aritu baita azken hilabeteetan zehar. Ekitaldia edozein erakunde-motako profesionalentzat izango da, erakundearen zibersegutasun-arloko heldutasun-maila gehitu nahi dutenentzat. Azaroaren 13an izango da 12:30etik 13:10era, 0D Aretoan. Izen-ematea hemen egin daiteke.

 

Azaroaren 5etik 15era Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea izango da, Kudeaketa Aurreratuari buruzko jardunbide egokiak eta esperientziak trukatzera bideratutako topagunea, Europako Erkidegoan urtero egiten dena. Aste horretan zehar, 50 ekitaldi antolatzen dira batez beste, eta 65 bat erakundek hartzen dute parte, EUSKALITen koordinazioarekin.

 

Ereduak aplikatzeak duen garrantzia, zibersegurtasunean heldutasuN-maila ebaluatzeko eta horren segimendua egiteko

Ebaluazio eta segimendu ereduak aplikatu gabe daude oraindik enpresa eta erakunde askotan. Zibersegurtasuna erakunde guztien zeharkako jarduera bezala kudeatu behar da, negozio-prozesuak nahiz haren euskarri direnak bultzatzearren.

 

Teknologia berriek gizartearen eraldaketa digitala ekarri dute berekin, eta, aldaketa horrekin batera, mehatxu eta arrisku berriak agertu dira. Hori dela-eta, zibersegurtasuna kudeatzeko esparrua erabili behar da, eta, bertan, gutxienez alderdi hauek hartu behar dira kontuan:

 

  • Estrategia: zibersegurtasuna planifikatzeko, erakundearen helburu estrategikoekin elkartu behar da, premien, bezeroen baldintzen eta negozioaren helburuen arteko balantzea eginaz.
  • Bezeroa: zibersegurtasunarekin loturiko arriskuek eragina izan dezakete egungo nahiz etorkizuneko bezeroengan. Erakundeak segurtasunarekin zerikusia duten produktuak eta/edo zerbitzuak eskaini behar ditu, bezeroari konfiantza emateko; gainera, alderdi hori balio erantsi moduan eskaini daiteke.
  • Pertsonak: pertsonen inplikazioa funtsezkoa da zibersegurtasunean, segurtasunaren kudeaketaren eta operazioaren arduradunena nahiz gai horretan zuzenean inplikatuta daudenena. Zibersegurtasunaren kulturak pertsonei laguntza eman behar die erakundean sartzen direnetik aurrera eta garapen profesional osoan zehar.
  • Gizartea: edozein erakunde gizartearen partaide da, eta zibersegurtasuna jorratu behar du dagokion testuinguruan, haren erantzukizuna izatetik haratago ere. Garrantzitsua da inguruneko premiak zeintzuk diren argi eta garbi jakitea eta parte hartzea zibersegurtasunaren arloko esperientzia eta ezagutzak eskainiaz.
  • Berrikuntza: ideiak, zerbitzuak eta produktuak ezartzeak mehatxuei eta erasoei aurre egiten uzten du, bezeroen konfiantza gehitzearekin batera.
  • Emaitzak: datuak eta informazioa eskuratzea, zibersegurtasunaren estrategiarekin loturiko prozesuak, politikak eta eragiketak ebaluatzeko, hobetzeko eta berritzeko.

 

Lotutako albisteak

25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak