Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 6 Azaroa, 2019 Berrikuntza Ekintzailetza I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi Start up UP Euskadi

HAREX, Mera Medical Solutions-en erabateko soluzioa Gizonezko Gernu Inkontinentzia kontrolatzeko

MERA MEDICAL SOLUTIONS, S.L.ren jarduera nagusia Gizonezko Gernu Inkontinentzia Kontrolatzeko gailu medikoen fabrikazioa eta handizkako salmenta da. 
peio tomé mera medical sl

MERA MEDICAL SOLUTIONS, S.L.ren jarduera nagusia Gizonezko Gernu Inkontinentzia Kontrolatzeko gailu medikoen fabrikazioa eta handizkako salmenta da.

Bere egitekoa osasuna zaintzeko produktuak garatzea, fabrikatzea eta merkaturatzea da, bezeroen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko. Gaur egun, bere produktu izarra Harex da, Gernu Inkontinentziarako premium gailua, Peio Tomé, bere sustatzailearen arabera, “Erabateko Konponbidea dena, berriro ere bizitza betea izan ahal izateko!”.

 

Jarduera bat, Peio, gaur egun persona askoren beharrak konpontzen dituena

Gure produktuak guztiak Gernu Inkontinentzia gaixotasuna pairatzen duten gizonei zuzentzen dizkiegu, larritasun-eskala guztietan (arina, moderatu edo larrian) eta mota guztietako arrazoiek eragindakoa dela, hala nola Prostatako Minbizia, Maskuriaren Patologiak, Lesio Neurologikoak, adin aurreratua, etab.

 

Zeintzuk dira Harexen onurak, nola fokalizatzen da bezeroei ematen dien balioa?

Onura eta abantaila asko daude, eta honela laburbil ditzakegu:

Bizi-kalitatea:
Egunerokoan askatasuna berreskuratzen da, eta bizi-kalitatea hobetzen da.

Konfiantza:
Kirol, lan edo aisialdi-jarduerak egiteko aukera ematen du, ahalegin eragozpenik gabe.

Gernua galtzea saihesten du:
Agur usain txarrari, eskarei eta eta azalak gernuarekin duen kontaktuak eragindako narritadurei.

Ergonomia eta erosotasuna:
Gizon bakoitzaren anatomiara erabat moldagarria da

Diskrezioa:
Ez da nabaritzen jantzita eramaten denik, eta arropa estua eramateko aukera ematen du.

Higienikoa:
Ez dago kontaktuan gernuarekin eta 12 ordutik gora jarraian erabil daiteke.

Normaltasuna berreskuratzea:
Gozatu normaltasun osoz bikotekidearekin, familiarekin eta lagunekin

Azken batean, erabateko Konponbidea da, berriro ere bizitza betea izan ahal izateko!

 

Ikus dezakegunez, ez da gizonezkoei eragiten dien gaixotasuna…

Bai, beraiei maila fisikoan eragiten die, eta baita sozial eta emozionalean ere. Eta, bai horixe, ere ezin ditugu ahaztu paziente horien inguruko pertsonak eta senideak, horiek ere izugarri kaltetzen direlako.

 

Eta abantaila gehiago, baita Ingurumenarentzat ere!

Harexek ingurumenari ematen dion balioa kalitate handiko materialen erabileran oinarritzen da, bere material berriro erabiltzeko eta birziklatzeko errazak direnak. Pixoihalak eta konpresak txikitzeko prozesuetan sortutako zelulosa suntsitzean sortzen den CO2a ezabatzeko ere pentsatu eta diseinatu izan da.

 

Harexen onurak ezagutarazteko, mota guztietako osasun-profesionalengana jotzen duzue

Bai, batez ere mediku espezialistak eta lehen mailako arretakoak, erizainak, geriatrak, zaintzaile sozialak … Azken finean, gaixotasun hau pairatzen duten gizonezkoekin harreman hurbila duten eta Harex’ -en erabilerari buruzko aholkuak emanez, bere bizi-kalitatea hobetzen lagun diezaieketen osasun profesionalei guztiei zuzenduta dago.

 

Ez da erraza izango sistema horien erabilera sustatzea

Bai halxe da, ez da erraza, horregatik interesatzen zaigu bidaia-kide onak aurkitzea, eta, bereziki, beste herrialde batzuetan: nazioarteko aliantzak bilatzen ditugu, Mera Medical Solutions enpresaren produktuen hedapena garatzen lagunduko diguten enpresekin, Harex Gernu Inkontinentziarako Gailua bere produktu izarra izanik.

 

Ziur gaude Harex etorkizunerako pentsatzen ari zareten bide handi baten hasiera besterik ez dela

Etorkizunari begira planteatutako erronken artean, hauek nabarmentzen dira: etengabeko bilaketa eta gure bezeroen bizi-kalitatea hobetuko duten eta, aldi berean, gure osasun-profesionalen lana erraztuko duten konponbideen garapen egokia, gailu mediko adimendunak sortuz eta merkaturatuz.


+info: www.harex.net

Lotutako albisteak

27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Dualia: “Itzulpen literala eskaintzen duen Adimen Artifizialaren aurrean, guk Adimen Emozionala duen interpretazioa profesionala eskaintzen dugu”
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Walter Pack: “Gure konpromisoa ez da amaitzen estandarrak beteta, horiek gainditzea lehen urratsa da”
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Berrikuntza
RK Informatikak laneko bajak murrizteko Crossfita eskaintzen du
Irakurri gehiago
29 urria, 2024 Berrikuntza
Fabrikak eskuliburu bat argitaratu du ‘lan-kultura berria’ izenekoa ezartzeko gakoekin
Irakurri gehiago
17 urria, 2024 Berrikuntza
P4Q: “Garrantzitsua da lan-giroa parekidea dela senti dadin”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak