Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 7 Azaroa, 2019 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa

UBIS: “Jende gehienak gure zintak erabiltzen ditu, ez dakien arren”

Ubis konpainia gipuzkoarra da era horretako produktuen Estatuko fabrikatzaile bakarra; % 60 esportatzen du eta 70 herrialdetara hedatuta dago
Ricardo Fuentes

Ubis konpainia gipuzkoarra da era horretako produktuen Estatuko fabrikatzaile bakarra; % 60 esportatzen du eta 70 herrialdetara hedatuta dago

Gipuzkoako Hernani herrian finkatuta dago Ubis, euskal enpresa sareak dituen Ezkutuko Txapeldunetako bat. Kontuan hartzeko moduko tamaina duen ETE hau, zinta itsasgarrien merkatu-nitxoan lortu duen espezializazio ezinago altuari esker, sektoreko konpainiarik handienekin lehiatzeko gauza da. 1970ean sortu eta egun 160 langile dituen euskal konpainia hau, produktu honen Estatuko fabrikatzaile bakarra ez ezik, Europa mailako liderretako bat bihurtu da Ricardo Fuentesen gidaritzapean. Urteko 430 milioi metro koadroko ekoizpen-gaitasuna duela, fakturazioaren % 60 esportatzen du, bost kontinenteetako 70etik gora herrialdetara hedatuta dagoelarik.

 Estatuan saltzen diren zinta itsasgarrien % 50 baino gehiago zuek ekoiztutakoa da…

Gehiago seguraski, izan ere, hainbat aplikazio dituen produktua da, oso irteera ona duena. Jende gehienak gure zinta kontsumitu du jakin gabe. Horren arrazoia izan daiteke askotan ez dugula gure marka erabiltzen saltzeko, marka anonimoa edo hornitzaileena baizik…

Zergatik?

Finean, haiexek dira merkatua kontrolatzen dutenak, eta askotan haien marka agertzea nahi dute, fabrikatzaile nor den ezagutzera eman gabe. Kontu historikoa da.

Beste hainbat sektoretan gertatzen ez den kontua…

Halaxe da. Zinta itsasgarria azken urteotan asko aldatu den produktua da. Nolabait esanda, commodity produktua da, bereizi gabea, eta gure kasuan behinik behin garrantzitsuena balio-katean posizionatzea izan da, eragiketa-eraginkortasunean eta diseinuan, baina ez horrenbeste merkaturatzean.

Zenbateko goi mailako berrikuntza dago, zure ustez, zinta itsasgarriaren garapenean?

Dexenteko berrikuntza, eta berrikuntza ona gainera, izan ere, 80ko eta 90eko hamarkadetan zinta prezio altuko produktu berritzaile samarra zen, baina egun, eskakizun handiko produktua da prezioari dagokionez. Horrek formulen etengabeko garapenera bultzatzen zaitu I+G arloan, prozesu berberak edo hobeak gero eta kostu txikiagoetan eskaini ahal izateko, kostu materialetan nahiz kostu zuzenetan. Duela hogei urteko zinta itsasgarriak ez du zerikusirik egungoarekin. Egungo zintaren prestazioak askoz ere handiagoak dira, eta kostuak, aldiz, dexente txikiagoak.

Paketeriaren bidalketan Interneti esker gertatu den azkenaldiko goraldia kontuan hartuta, zuen merkatua ere gero eta zabalagoa izango da, ezta?

Bai, hori egia da, baina lehen esan dudanez, produktu hau izugarri aldatu da. UBISen ekoizten hasi ginenean, Estatuan hamar fabrikatzaile eskas zeuden eta gure lehiakideak bertakoak ziren. 90ko hamarkadan, Europako lehiakideei aurre egin behar izan genien, eta egun, lehiakideak globalak direla esan genezake. Hortaz, egia da kontsumorak izugarri gora egin duela, baina baita sektorearen ekoizpen-gaitasunak ere.

Kontsumoaren igoera bortiz horren isla dugu lan-txanda berri bat inplementatu izana, Hernaniko lantegia astelehenetik igandera bitartean irekiz…

Halaxe da. Iaz 291 egunetan lan egin genuen; 2019an 296 egunetan lan egin behar du, eta 328 egunetan datorren urtean. Hori guztia gure eragiketa-eraginkortasuna hobetzeko, sail luzeagoak ekoizteko, orduko metro koadro kopurua gehitzeko, gure murrizketekin batera kostuak ere murrizteko… Azken finean, gero eta lehiakorragoak izateko.

Zuen produktua % 100 Euskadin egindakoa da, baina ekoizteko erabiltzen duzuen lehengaia % 100 globala da…

Halaxe da, aldaketa erabatekoa izan da. Oraintsu arte, ekoizteko erabiltzen genituen lehengaiak europar eremukoak ziren nagusiki, baina egun lehengairik onenak preziorik onenean bilatzen ditugu, nonahi daudela ere. Horregatik, gure lehengaien katalogoan, Korea, Txina, Estatu Batuak, Thailandia, India edo Errusiatik ekarritako lehengaiak daude. Mundu osan saltzen duen fabrikatzailea izanik, mundu osoan preziorik onenekin eta kosturik txikienekin hornitzeko aukera izan behar dugu.

Zein da Euskadin gehien gustatzen den zinta?

Sektorearen arabera, baina gehien kontsumitzen dena, beti bezala, zigilatzeko zinta da, gardena, zuria edo marroia izan ohi dena. Horrekin batera, hemen, Euskadin, kontsumo handikoa da pintatzeko erabiltzen den karrozari-zinta, baita asko gustatu eta salmentetan izugarri hazten ari den zinta amerikarra ere, zinemak ezagutzera eman eta edozertarako erabil daitekeena.

Lotutako albisteak

27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Dualia: “Itzulpen literala eskaintzen duen Adimen Artifizialaren aurrean, guk Adimen Emozionala duen interpretazioa profesionala eskaintzen dugu”
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Walter Pack: “Gure konpromisoa ez da amaitzen estandarrak beteta, horiek gainditzea lehen urratsa da”
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Berrikuntza
RK Informatikak laneko bajak murrizteko Crossfita eskaintzen du
Irakurri gehiago
29 urria, 2024 Berrikuntza
Fabrikak eskuliburu bat argitaratu du ‘lan-kultura berria’ izenekoa ezartzeko gakoekin
Irakurri gehiago
17 urria, 2024 Berrikuntza
P4Q: “Garrantzitsua da lan-giroa parekidea dela senti dadin”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak