373,8 milioi energia-trantsizioaren eta klima-aldaketaren erronketan zuzeneko eragina duten programa eta ekimenei lotuta egongo dira
Industria-izaerako I+Gko programetara 196 milioi euro bideratuko dira, eta deialdiek % 5eko igoera izango dute zentro teknologikoetan eta enpresetan
Enpresa-finantzaketa sendotu egingo da, eta 102 milioi euroko zuzkidura bideratuko da Finkatuz funts berriaren bitartez etorkizuneko eragiketak ahalbidetzeko
Lehen sektorearen modernizaziora eta tokiko produktuen sustapenera 154,1 milioi euro bideratuko dira, eta BIO Ekonomiaren aldeko nazioarteko apustu berria egingo da
Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzak 257 milioi euroko inbertsioak egingo ditu, eta, zenbateko horretatik, 172 milioi euro azpiegiturak hobetzera bideratuko dira.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren 2020rako aurrekontuak 862.248.000 euroko zuzkidura eta % 13ko igoera izango du, kudeaketa-kredituen ondoriorik gabe. Nolanahi ere, Finkatuz funtsaren zuzkidurarako eta enpresetan partaidetzak hartzeko 75 milioi euroko zenbatekoa duten kredituek eragindako igoera izan da.
Adierazi beharra dago I+G+Brako, digitalizaziorako eta industria-garapenerako laguntzak emateko norgehiagoka bidezko laguntza-programek % 5 inguruko igoera izango dutela.
Kudeaketa-kredituak zenbatuz gero, aurrekontua 962,7 milioi eurora iritsiko da, baina azpimarratu beharra dago AHTaren obraren inbertsiorako aurrekontuak (kudeaketa-kredituak) % 4,2ko jaitsiera izango duela. Obraren egikaritzea amaitzen ari bada ere, 26,1 milioi euroko partida bat gaineratu da, abiadura handiko trenaren Donostiako Atotxako geltoki berriaren lanak hasteko. Horrela, beraz, kudeaketa-kredituak zenbatuz gero, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren guztizko aurrekontua % 11,2tan murriztuko da.
373,8 milioi euro ekonomia produktibo baterako eta jasangarritasunarekin zuzenean konprometitutako azpiegitura batzuetarako
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak aurrekontuak lehendakariak berak 2019ko uztailean egindako klima-larrialdiaren adierazpenarekin duen konpromisoa azpimarratu du.
Aurrekontu horrek garapen jasangarriarekiko konpromisoa islatzen du. Lehenik eta behin, erantzukizunagatik, eta, bigarrenik, klimari lotutako erronkak euskal enpresentzako garapen teknologikoko aukerak eta negozio-aukerak sortzen dituelako.
962,7 milioi eurotik, 373,8 milioi euro garapen jasangarria hobetzeko jarduketei lotuta daude zuzenean.
Jarduketak edo programak:
58 milioi euro Energiaren Euskal Erakundeak bultzatutako energia-trantsiziorako politiketan.
Partidarik azpimarragarrienak:
Hazitek eta Elkartek proiektuetarako I+Gko programen bitartez emandako laguntzei jarraikiz, eta aurreko ekitaldietako ibilbidea aztertu ondoren, klima-aldaketaren eta jasangarritasunaren esparruari hertsiki lotutako proiektuetarako aurreikusitako aurrekontua 11.731.040 euro da (2019ko zifra)
(jarduera ekonomikoko eremu baterako esparru bat garatzeko, lurraren uholde-arriskua saihestuta)
KONTZEPTUA GUZTIRA
GUZTIRA 2.994.025
KONTZEPTUA GUZTIRA
GUZTIRA 5.137.586
KONTZEPTUA GUZTIRA
GUZTIRA 18.634.604
KONTZEPTUA GUZTIRA
GUZTIRA 2.176.764
KONTZEPTUA GUZTIRA
GUZTIRA 2.549.500
300 milioi euro jasangarritasunean zeharkako eragina duen jarduera baterako
Halaber, beste 300 milioi euro bideratu ditugu ingurumenaren eta energia-trantsizioaren ikuspuntutik klima-aldaketari, CO2aren emisioen murrizketari eta garapen jasangarriari lotutako erronkei erantzuten laguntzeko.
Ildo horretan, 204 milioi euro bideratuko dira I+G+Bko eta Digitalizazioko politiketara, produkzio-prozesuak hobetzen eta produktu berriak bilatzen lagunduko duten ekimenak egiteko, emisioak murriztea baitakarte zeharka.
Era berean, nekazaritzako, arrantzako eta elikagaien industriako politika guztiak aipatu nahi ditut. Izan ere, ingurumen-jasangarritasuneko irizpideen arabera sortzen eta gauzatzen dira eta, gure ustez, Sailburuordetza honen 102 milioiek ere zeharkako eragin positiboa dute ingurumen-kalitatean.
204 milioi euro garapen teknologikorako, berrikuntzarako eta digitalizaziorako
Basque Research and Tecnnology Aliance partzuergoak milioi 1 euroko zuzkidura izango du; Eusko Jaurlaritzak 500.000 euroko ekarpena egingo du, eta gainerakoa, berriz, gainerako bazkideek jarriko dute.
*(programa bakoitzeko erreferentziazko zifrak dira, aurkezpenerako ppt-ari erantsiak)
Enpresa-finantzaketa 102 milioi eurotan gehitu da
Industria Garatzeko Zuzendaritzaren aurrekontuak igoera bereziki garrantzitsua izan du (% 79,9koa), beste 75 milioi euro bideratuko baitira enpresak finantzatzeko. Beraz, kontzeptu horri lotutako 102 milioi euro egongo dira.
Zenbateko hori Finkatuz funtsera transferituko dira, eta, bertan, enpresen kapitalean sartzeko etorkizuneko eragiketak gauzatuko dira.
257 milioi euro garraioetan eta azpiegituretan egindako inbertsioetan
Garraio eta Azpiegitura Sailburuordetzaren 2020ko aurrekontu-proiektuaren barruan, 257 milioi euroko inbertsioak bildu dira. Zenbateko horretatik, 172 milioi euro azpiegituretan egindako inbertsioei dagozkie.
Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berriko (Euskal Y-a) obrei dagokienez, mandatu bidez egin ditugu Gipuzkoako lurraldean, 95,3 milioi euroko zenbatekoarekin. Horren barruan, honako hauek azpimarratu behar ditugu: abiadura handiaren Donostiako Atotxako geltoki berriaren lanen hasiera, 26,1 milioi euroko zenbatekoarekin; Hernani-Astigarragako obra, 21,3 milioi euroko zenbatekoarekin; larrialdietarako galerien obrak, 10,3 milioi euroko zenbatekoarekin; eta Ezkioko geltokia, 4,3 milioi euroko zenbatekoarekin.
ETSk (Euskal Trenbide Sareak) trenbide-azpiegituretan egingo dituen inbertsio nagusien artean, honako hauek azpimarra daitezke:
Euskotreni dagokionez, 19,5 milioi euroko inbertsioak trenbide-material mugikor berria (17,2 milioi eurokoa) eskuratzeko erabiliko da funtsean (Gasteizko tranbia estraluze berriak nagusiki).
Portu-azpiegituretan egingo den 7,1 milioi euroko inbertsioaren barruan, Hondarribiko, Getariako eta Mutrikuko portuetako kanpoko babes-dikeen konponketa eta sendotzea azpimarratu behar dira (600.000 euro, 600.000 euro eta 2 milioi euro, hurrenez hurren). Halaber, Donostiako portuko bokaleko iparraldeko dikearen muturraren zimenduen azpi-berritzea (1,4 milioi euro) eta Orioko herriko plazako kaiaren handitzea (790.000 euro) aipatu behar dira. EKPk 5,2 milioi euro erreserbatu ditu Plentziako itsasadarrean eta portuan pantalanak berrantolatzeko, eta 1,8 milioi euro Lekeitioko ur-lamina berrantolatzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?