– Londresek segurtasunaren arloko adituak biltzen dituen urteroko ekitaldi hau hartu du.
Zibersegurtasun Euskal Zentroaren-Basque Cybersecurity Centre-ak (BCSC) zibersegurtasunaren euskal ekosistema ordezkatuko du ostiral honetan Global Forum on Digital Security for Prosperity foroan, segurtasun-politiken arloko adituak biltzen dituen diziplina anitzeko nazioarteko topaketa bat, zibersegurtasunaren eta horren kudeaketa egokiaren inguruko esperientziak eta jardun onak partekatzea sustatzeko xedea duena. Atzotik, abian da Londresen Global Foruma eta BCSCko zuzendariak, Javier Diéguezek, enpresa berriek (eta ez bakarrik segurtasunarekin loturikoak) zibersegurtasuna hasiera batetik nola aprobetxatu dezaketen eta produktu eta zerbitzu digital berritzaile eta seguruak nola garatu ditzaketen azaldu du gaur, ostirala.
Hain zuzen ere, Javier Diéguezek “Fostering Security by Design in Digital Innovation” titulua daraman atalean dihardu, eta bertan, adibide gisa zibersegurtasunaren esparruko euskal enpresen jardun onak erabilita, diseinutik segurtasuna ezartzeko garrantzia azpimarratu du, edozein erakundetan, eskaintzen diren produktu eta zerbitzuak bata bestearen menpeko izaten amaitzen dute. Era berean, segurtasun-gorabeherek mundu mailako ondorio ekonomikoak ekarri ditzaketela nabarmendu du.
Era berean, enpresari eta inbertsoreek segurtasunaren gaia nola jorratu izan duten aztertu du. Laburbilduz, zibersegurtasunak nola lagundu dezakeen industria-politika eta -estandarrak txertatzen beharrezkoa ez den kargarik sortu gabe eta nola bilakatu daitekeen merkatuko faktore bereizgarri, adibide bezala euskal enpresak erabilita.
Zibersegurtasunaren euskal ekosistemaren ahalmena
Zentzu horretan, zibersegurtasunaren euskal ekosistema hasieratik bereizi izan da etengabeko berritzea dela eta. Berritze horrek, gainera, Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia (SPRI) eta Zibersegurtasun Euskal Zentroa (BCSC) bezalako ekimenen bitartez. Aipatu beharra dago euskal enpresa ugari egon zirela urriaren 8tik 10era bitartean Nurembergen egin zen azkenengo IT-SA azokan, zibersegurtasunaren inguruko Europako erakusketarik handiena; era berean, hainbat euskal enpresa joango dira datorren urteko edizioan jarraituko den RSA Conference biltzarrera.
Global Foruma 2018ko abenduaren 13an eta 14an inauguratu zen ELGAn, Parisen, eta hasieratik, ekitaldian parte hartu zuten eragile desberdinen rolak eta erantzukizunak esploratu ziren: enpresa eta erakundeetako zibersegurtasun-politiketatik hasita, segurtasunak teknologia digitalean duen garrantzira arte. Aldizka, Global Forumek ekitaldi tematikoak egiten dituzte eta, bertan, bere esparru guztietan segurtasunarekin loturiko adituek parte hartzen dute.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?