Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 Azaroa, 2019 Berrikuntza Eraldaketa digitala Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

SPRI parte hartzen ari da Nazio Batuen Globalizazioari eta Industrializazioari buruzko 2019ko Foroan

Cristina Oyón.

Nazio Batuen Industria Garatzeko Bulegoa, UNIDO, azaroaren 19an Globalizazioari eta Industrializazioari buruzko 2019ko Foroa egiten ari da Vienan. Helburua da ordezkari politikoak, nazioarteko erakundeak, akademikoak eta enpresaburuak elkartu eta aldaketa teknologikoek ekarritako erronkak eta aukerak aztertzen aritzea, balio kate globalek industriaren garapen inklusibo eta jasangarria bultza dezaten lortzeko.

 

Cristina Oyón, SPRIko Ekimen Estrategikoen arduraduna, lansaio batean parte hartzen ari da, eta bertan industria-politiken eboluzioa dute aztergai, aldaketa teknologiko azkarrak kontuan harturik, bai eta 4.0 industria eta berak balio kate globaletan duen eragina ere. World Economic Forum-eko eta Alemaniako Gobernuaren industria politikako thin-tank-eko ordezkariak ere ari dira lansaio horretan. Duela urtebetetik SPRI lankidetza-proiektu bat garatzen ari da UNIDOrekin batera, erakunde horrek EAEko kasua jaso dezan 2020ko Industria Garapenari buruzko Txostenean.  Izan ere, txostenaren kapitulu batean azaltzen da zer ikuspegi hartu duten herrialde edota eskualde jakin batzuek 4.0 industriaren teknologien sarrera eta erabilera bultzatzeko.  UNIDOk iritzi dio Euskadin 4.0 industriaren alorrean taxutu den estrategia eta berari lotuta garatu diren politikak eredugarriak direla, eta haiek aztertuz aterako den informazioa baliagarria izan daitekeela mundu osoan txostena irakurtzen duen jende mordoarentzat.  UNIDOren Industrial Development Report IDR2020 txostena azaroaren 5ean aurkeztu zen, Abu Dhabin, UNIDOren 18. konferentzia orokorrean.

Lotutako albisteak

16 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Mariakak bere barne kudeaketa eta finantzak sendotu ditu Hazinnovaren eskutik
Irakurri gehiago
15 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du Zedarriak elkartearen azken txostena eta industriaren eta berrikuntzaren alde Europan eta Euskadin egindako apustuaren garrantzia azpimarratu du
Irakurri gehiago
13 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak mekanizazioari, mantentzeari eta automatizazio industrialeko proiektuen garapenari buruzko hiru ikastaro emango ditu Lanbiderekin batera
Irakurri gehiago
11 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Industrias ITTE, Hazinnovaren laguntzarekin hazi nahi duen enpresa familiarra
Irakurri gehiago
2 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Euskadiko 597 ETEk eskuratu dituzte 2024an Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntzarako programen onurak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak