Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 abendua, 2019 Eraldaketa digitala Enpresa digitala

EBk Euskadi saritu du banda zabal ultralasterra landa-eremuetara hedatzeko abiarazi dituen planengatik

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáezek jaso du Bruselan Broadband Aword 2019 saria
Euskal delegazioa, saria jasotzen Bruselasen.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáezek jaso du Bruselan Broadband Aword 2019 saria

Euskadik Europako Batzordearen saria lortu du banda zabal ultralasterra landa-eremuetara hedatzeko abiarazi dituen proiektuengatik. Hartara, 2019ko European Broadband Award deritzonean sarituetako bat izan da, lurralde-oreka bermatu eta banda zabal ultralasterrerako sarbidea unibertsalizatzearen alde egindako lanagatik. Bost kategorietako batean saritu dute, “Socio-economic impact in rural and remote areas” delakoan, “best practice” bat baita Europan.

 

Aintzatespena Bruselan jaso du Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáezek.

 

Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiekin lankidetzan, Banda Zabal Ultralasterraren Euskal Behatokia sortu zuen, Euskadiko banda zabaleko sareen egoera monitorizatzeko eta sare horiek hedatzeko proiektuetan parte hartzen duten administrazio publikoei eta operadoreei sostengua emateko.

 

Jarraipen horretan oinarrituta, eta operadoreek eremu horietan ez inbertitzeko aipatzen duten errentagarritasun “ekonomikorik” ezari erantzunez, Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek 20 milioi euro baino gehiago bideratu dituzte azken urteotan operadoreei laguntzak emateko, sareak sakabanatuta dauden eremuetan, biztanlegune txikietan eta industrialdeetan heda ditzaten, ekimen pribatuak ez baititu sare horiek inguru horietan hedatuko.

 

Euskadin “Banda Zabal Ultralasterreko Sareak Hedatzeko Programen” hainbat deialdi egin dira, 450 enpresa-eremu edo industrialdetara eta landa-eremuan sakabanatutako biztanlegune eta eremuetako 48.000 etxe baino gehiagotara iristeko asmoarekin.

 

Europako Batzordeak Gigabit Society izeneko ekimena abian du, 2025. urtera begira Europan banda zabal ultralasterreko sareen eskuragarritasuna sustatzeko xedez.

Lotutako albisteak

14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
9 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Kaytek-ek bere teknologia esportatu nahi du digitalizazio industrialerako
Irakurri gehiago
7 urtarrila, 2025 Eraldaketa digitala
Elkarmedia “etengabeko I+Gn” dago bezeroei irtenbide digital pertsonalizatuak emateko
Irakurri gehiago
31 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
1.629 euskal ETE egon dira 2024an Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitalerako programetan
Irakurri gehiago
18 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Gureak enpresak digitalizazioaren arloan aurkitu ditu desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu berriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak