Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 abendua, 2019 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Mondragon Unibertsitateak, urtarriletik aurrera, Kapital Arriskuan eta Startupetan ikastaro aditu berri bat jarriko du martxan, Bilbao Berrikuntza Faktorian

Bai hasierako finantzaketa zein epe luzerako euskarri finantzarioa, funtsezko zutabeak dira startup baten arrakastarako.
mu capital riesgo startups

Bai hasierako finantzaketa zein epe luzerako euskarri finantzarioa, funtsezko zutabeak dira startup baten arrakastarako. Azken finean, negozioaren ideia berritzailea alde batera utzita, startupak baliabide finantzarioen mende daude, bere hazkunde azkarra jasangarria izan dadila bermatzeko. Enpresa batek behar duen kapital kopurua, negozio ereduaren araberakoa izango da, noski; baina fundatzaileek, finantzaketa bideetara jo behar izaten dute, euren startuparen etapa bakoitzean.

Mailegu-emaile konbentzionalekin batera, hau da, bankuak edo estatuko erakundeak, gaur egun, agente espezializatuak daude startupak finantzatzeko: arrisku kapitalean inbertsio familiak deitutakoak, hain zuzen ere. Mondragon Unibertsitateak, urtarrilean, Kapital arriskuan eta Startupetan kurtso aditu berria jarriko du martxan, Bilbao Berrikuntza Faktorian, bere proiektua finantzatu behar duten ekintzaileei eta startupen mundu barruan aukeren bila ari diren inbertitzaileei zuzenduta egongo dena.

Prestakuntzan, enpresa berri baten sorreraren etapa ezberdin guztiak aztertuko dira: hasiera fasea, martxan jartzearen fasea, hedapen goiztiarraren fasea, eta kontsolidazio zein gora egitearen fasea. Ikastaroan, etapa bakoitzaren behar ekonomiko-finantzarioak identifikatuko dira, eta baita kokapen ekonomiko-finantzario egokia lortzeko dauden arrisku kapitalaren agente aukera ezberdinak ere. Hau guztia azaltzeko, ekintzailetza proiektuen finantzaketan eta inbertsioan ospe handiko adituak egongo dira.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak