SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak eman zion buru jardunaldiari “Euskal Politika Industriala”ri buruzko laburpen batekin
Joan den ostiralean (abenduak 13) egin zen lehenengo Elkar Ezagutuz enpresa topaketa, non Tolosako Apattaerreka industrialdean kokatutako 8 enpresak parte hartu baitzuten beren jardueraren elementu garrantzitsuenak aurkezteko.
Enpresa topaketa honen helburua da sinergiak sortzea eta hurbiletik ezagutzea industrialdeetan kokatutako enpresen nahiz euren jardueren berezitasunak, horrela ezagutza-trukea sortu eta aberasteko, enpresa arloko kultura sustatzeko eta enpresen artean balizko harreman komertzialak edo lankidetzak sortzeko.
Lehenengo hitz egin zuten Alar Lifting, Chroma, Ebakilan, Ennera (CAF T&E, Energy Division), Katealegaia, Nazabal Autokonponketak, Obeki eta Zabala Yrazusta enpresek, eta euren jarduerak, proiektuak eta ekimenak aurkeztu zituzten 6-8 minutuko hitzalditxoetan, enpresa arloko esperientziei buruzko jardunaldira joan ziren 45-50 pertsonaren aurrean.
Ondoren, SPRIko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak eman zion buru ekitaldiari, hizpide hartu zituelarik “Euskal Politika Industrialaren” ildo eta alderdi garrantzitsuenak.
Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra sozietateak antolatu zuen ekimena. Sozietate horrek kudeatzen du 90.176 m2-ko azalera duen industrialdea, Gipuzkoako handienetakoa. Industrialdeak baditu lurzoru industrial urbanizatuko partzelak, pabilioi modularrak nahiz bulegoak eta, gaur egun, 1.186 langile enplegatzen dituzten 67 enpresa daude bertan kokatuta. Bestalde, Tolosa-Ibarrako industrialdeak beste azalera-zabalkuntza bat egingo du, jarduera ekonomikoei zuzenduta egongo dena; 41.050 m2ko okupazioa izango du eta 62.198 m2ko eraikigarritasuna. Proiektu hori gauzatzean kontuan hartuko dira garapen jasangarriko neurriak eta akordioak. Espero da eremu berria prest egongo dela 2023rako.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?