Euskal enpresa eta zentro teknologikoak, teknologia digitalen aplikazioaren bitartez ekoizpen-sistemen bizitza luzatzea xede duen europar proiektu batean parte hartzen ari dira
Ekoizpen eredu tradizionalak ondasunak eta ekipoak baztertzen ditu bizitza erabilgarriaren amaierara iristen direnean, baina komunikazio eta informazioko teknologia berriek horien funtzionamendu-zikloa modu efiziente, seguru eta fidagarrian luzatzeko aukera ematen dute. Testuinguru honetan sortu da Level-Up proiektua, sektore metalmekanikoan, automobilgintzan, aeronautikan, trenbide-industrian eta arotzerian ekonomia zirkularra bultzatzea helburu duena.
2023ra arte luzatuko den ekimen honen bidez, industria arloko ekipoak eta instalazioak modernizatu nahi dira, horiek abian jarri ziren garaian garatu gabe zeuden 4.0 industriaren arloko teknologia aurreratuen erabileraren laguntzaz.
Europa osoko 32 bazkide dituen proiektu honetan parte hartzen ari dira BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikitako IDEKO euskal zentro teknologikoa, Fagor Arrasate, Danobat, TRIMEK eta Innovalia, besteak beste.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?