Galdategiak automobilgintzarako osagai berriak ekoizteko aukera emango dion sistema bat inplementatu du
Automobilgintzarako osagaiak hornitzen dituen Fagor Ederlan konpainiak Nafarroako Tafalla herrian dituen instalazioak berritu eta grafito konpaktatuzko burdinazko osagaiak ekoizteko aukera emango dion sistema bat inplementatu du, bezeroei ibilgailu komertzialetarako zein aplikazio industrialetarako produktu berriak eskaintzeko asmoz.
Proiektuan parte hartu du Fagor Ederlan taldeari atxikitako Edertek zentro teknologikoak, SinterCast enpresa suediarraren lankidetzaz, izan ere, azken honek aleazioaren kalitatea bermatzeko beharrezko kontrola egitea ahalbidetzen duen 3000 sistema deritzon tresna inplementatu du.
Euskal konpainiak arrakastaz osatu du grafito konpaktatuzko burdinaz egindako motor nahiz kulata blokeetako lehen prototipoen fabrikazioa aplikazio industrialetarako.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?