Euskal enpresak onlineko lehen neuromarketin-tresna garatuko du 2020an
Gure erabakien % 10 bakarrik oinarritzen dira faktore arrazionaletan, gainerako % 90ek lotura estua dute emozioekin eta jarrerarekin, alegia, gure kontzientzia-mugaren azpitik dauden arrazoiekin. Horregatik, jakin nahi badugu zergatik erabaki dugun produktu bat edo bestea erostea, kontuan izan behar dugu erantzunek gure erreakzio emozionalek baino balio txikiagoa dutela, eta hortxe du neuromarketinak gero eta protagonismo handiagoa.
Neurologyca 2012an sortutako enpresa gazte bat da, neuromarketin sektoreko lider bihurtu dena Estatuan, neurozientziarekin lotutako teknologiak eta metodologiak ikertzeko estrategia bati esker. Startup horrek SPRI Taldearen laguntza jaso zuen bere garapen prozesuan, eta gaur egun UpEuskadi barruan dago, hots, Ekintzailetzaren Euskal Ekosistemaren plataforman.
Une honetan bost laborategi eramangarri ditu estimulu desberdinei ematen dizkiegun erantzunak (fisiologikoak eta garunekoak) aztertzeko, hor sartzen direlarik emozioekin, arretarekin eta jarrerarekin lotutako alderdiak. Enpresak askotariko teknologiak baliatzen ditu, hala nola, eye tracking sistemak, pupilometroak, elektroentzefalogramak, bihotzaren erritmoa neurtzeko gailuak eta emozioak detektatzeko aurpegiko keinuak aztertzen dituzten tresnak. Halere, Mónica Pérezek (Neurologyca-ko proiektu zuzendariak) dioenez, aplikatzen dituzten metodologiak dira beren berezitasun garrantzitsuena: “dirua duen edonork eros ditzake teknologiak, baina jakin beharra dago zein datu eman ditzaketen eta nola aplikatu daitezkeen merkatuko estrategian”.
Konpainiak erronka handi bat du 2020rako: onlineko plataforma bat garatzea neuromarketineko azterlanak egiteko. “Momentuz, ikerketak offline bakarrik egin daitezke, laborategi batean, baina gure plataformarekin posible izango da halakoak urrunetik eta askoz azkarrago egitea. Beraz, berrikuntza oso disruptiboa izango da nazioartean” dio Mónica Pérezek.
Enpresak baditu sektore desberdinetako bezeroak, batik bat elikaduraren mundukoak, baina baita ere telekomunikazio, aseguru eta automozio sektoreetakoak, eta I+G sailekin lan egiten du gehienbat. “Ikerketak egiten ditugu eurekin, euren produktu berriak egokitzeko kontsumitzaileen benetako lehentasunetara” dio proiektu zuzendariak; “ikerketa horiei esker, askotan posible da produktuak merkatuan duen eraginkortasuna hirukoiztea”. Gaur egun, adibidez, elikadura arloko markei laguntzen ari dira jomuga publikoarentzat erakargarriagoak izango diren produktu osasuntsuak garatzen.
“Neuromarketinak susmo txarrak piztu ditzake, baina egiten duguna da enpresei lagundu bezeroaren premiak aseko dituzten produktu erakargarriagoak merkaturatzen” azaldu du Mónica Pérezek.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?