Joan den urtarrilaren 17an, gazte profesional talde bat bildu zuen topaketa interesgarri bat egin zen Bogotan; gaur egun enpresan hirugarren fasean diharduten bekadun ohiak, dagoeneko euskal enpresa batzuetan lanean ari direnekin batera; denek 2020ko programako Beint bekadunekin izandako esperientziak partekatu zituzten.
Aipatutako dinamika horretan, Beken jarduera praktikoek euskal enpresarekiko eta Kolonbiako enpresa eta erakunde ingurunearekiko ikaskuntza eta harreman-esparru garrantzitsua eskaintzen dietela partekatu ahal izan zuten. Eskuratutako ezagutzaz gain, bereziki motibagarria izan da euskal enpresekin eta erantzukizuneko postuekin lan-merkatura proiektatzeko duen balioa eta erabilgarritasuna aitortzea.
María Ángeles Guerrak, Eusko Jaurlaritzak Kolonbian duen ordezkaritzako enpresa-arloko arduradunak, elkarrizketa parte-hartzailea proposatu zuen, beken faseetako esperientziak eta emaitzak jorratu zuena, baita BEINT bekak dituzten pertsonek elkarri ematen dioten laguntza ere. Zalantzarik gabe, euskal enpresarik lehiakorrenek gaur egun eskatzen dituzten gaitasun eta trebetasun gehienak garatzeko agertoki bikaina.
Euskal enpresek Kolonbian kontratatutako BEINT ohiak:
BEINT ohiak Kolonbiako euskal enpresetan hirugarren fasea eginez:
BEINT ohia Kolonbiako enpresan hirugarren fasea eginez:
BEINT 2020:
BEINT Programari buruz
BEINT Nazioartekotzeko euskal Beken helburua goi-mailako unibertsitate-titulua duten gazteei nazioartekotzearen arloko prestakuntza erraztea da, euskal enpresek eta beste erakunde batzuek etorkizunean profesional-base bat izan dezaten, ekonomia irekiaren erronkei eraginkortasunez erantzun ahal izateko.
BEINT programa Eusko Jaurlaritzaren eta SPRI Garapen Agentziaren ekimena da, eta Basque Trade & Investment-ek kudeatuta.
Informazio gehiagorako:
https://basquetrade.spri.eus/eu/laguntzak/beint-gazteentzako-nazioartekotzeko-programa/
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?