Tecnaliak kontrolak egiteko plataforma interkonektatua garatu du, ekipamendu horien bizitza erabilgarria luzatu ahal izateko
Garraio-azpiegituren bizitza erabilgarria luzatzeko asmoz, Tecnalia korporazio teknologikoak Genia deritzon soluzioa garatu du. Plataforma teknologiko interkonektatu honek ekipamenduen segurtasuna, iraunkortasuna eta kontserbazioa bermatzeko ikuskapenak egitea ahalbidetzen du.
Plataformak hainbat iturritatik bildutako informazioa atzitu, egituratu eta hierarkizatzen du. Informazio horretatik abiatuta, sistemak machine learningeko estrategiak sortzen ditu, kalteei buruzko patroiak automatikoki bereizteko, arazoak denbora errealean antzemateko edota ikuskapen robotizatuko teknologia berriak txertatzeko.
Tecnalia korporazioa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari atxikitako 16 eragile zientifiko eta teknologikok osatutako Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kidea da.
Tecnaliaren GENIA soluzioaren bideoa
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?