Errekak eta Teknikerrek bat egin dute prozesuen automatizazioari, ikusmen-sistemei eta bestelako arloei dagokien lankidetza indartzeko asmoz
Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzari atxikita dagoen Tekniker euskal zentro teknologikoak eta Erreka enpresa gipuzkoarrak lankidetza-hitzarmena mamitu dute, ikerketa-erakundeak kooperatibari I+G+b arloko plan estrategikoa garatzen lagun diezaion.
Akordioa joan den astean sinatu zuten Eibarren, zentro teknologikoaren egoitzan, Alejandro Bengoa Teknikerreko zuzendari nagusia eta Antton Tomasena Erreka taldeko zuzendari nagusia tarteko izan zituen ekitaldi baten bitartez.
Aliantzak hainbat arlori dagokien lankidetza aurreikusi du: prozesuen automatizazioa, kalitatea kontrolatzeko ikusmen-sistemak, txertatutako elektronika edota makinen zein osagaien bizitza-ziklo osoko jardunaren monitorizazioa.
Teknikerren bideo korporatiboa
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?