Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 10 otsaila, 2020 Eraldaketa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

IDSA Spanish Hub: Euskadik datuen irekiera eta truke fidagarria erraztea helburu duen nazioarteko proiektu bat zuzentzen du

Bilbok erreferente bihurtu nahi du industria arloko Big Dataren espazio europarra eraikitzeko prozesuan
Óscar Lázaro, Innovalia Elkarteko zuzendaria.

Bilbok erreferente bihurtu nahi du industria arloko Big Dataren espazio europarra eraikitzeko prozesuan

Innovalia Taldeak gidatutako IDSA Spanish Hub ekimenak hainbat erakunderen babesa jaso du, esaterako, hauena: Bilboko Udala, SPRI, Industria Ministerioa, Europako Batzordea eta World Economic Forum. Innovalia Elkarteko zuzendari Óscar Lázarorekin hitz egin dugu proiektu hori hobeto ezagutzeko.

 

Zertan datza IDSA Spanish Hub?

IDS proiektu europarrak Espainia osorako abiarazi duen ekimena IDSA Spanish Hub deitzen da. Estandar bat da, sektore desberdinetako (osasuna, farmazia, fabrikazioa) enpresa handi, txiki eta ertainak barne hartzen dituen komunitate bat, premia komun bat duena: datuak partekatzeko mekanismoak ezartzea, hirugarren batek datuei ematen dien erabilpena kontrolatu ahal izateko informazio hori partekatzen den bitartean. IDSk datuen ekonomiako hesi garrantzitsuena ezabatu nahi du, hau da, inola ere ez galtzea hirugarren batekin partekatzen ditugun datuen subiranotasuna eta kontrola. Eskuartean dugun teknologiarekin zaila da jakitea zer gertatzen den datuekin gure mugetatik ateratzen direnean edota datu horiek erabiltzean errespetatzen diren ezarritako baldintzak. IDS teknologiak hainbat oinarri ezartzen ditu (teknologikoak, lege arlokoak eta kontratuetakoak) horrelako lankidetzak finkatzeko enpresa bat baino gehiagoren artean. IDSk erreferentziazko arkitektura bat ematen du. Modu komun eta adostu bat da datuekin zerikusia duen ororen inguruan aplikatzeko, eta arkitektura horren gainean ezartzen dira datuak partekatzen dituzten enpresen artean konfiantzazko zirkuluak eraikitzeko protokolo eta estandarrak.

 

Nolako datuez ari gara?

Datu industrialez eta datu pertsonalez. Bertikalek eremu desberdinak ukitzen dituzte, adibidez osasuna, non informazio oso garrantzitsua gordetzen baita edo automozioa, aeronautika eta logistika bezalako fabrikazio-arloak, zeintzuetan enpresentzat oso garrantzitsua baita lehiakortasun abantailak babestea. Datuek sortzen dituzte makinak adimentsuago eta autoak autonomoago bihurtzen dituzten balio erantsiko zerbitzuak. Zerbitzuen engranaje horrek funtziona dezan, enpresek gai izan behar dute datuak modu fidagarrian partekatzeko.

 

Zergatik da garrantzitsua horrelako datuak partekatzea?

Produktu baten bizi-zikloan –diseinua, fabrikazioa edo martxan jartzea- datu asko trukatzen dira.  Adibidez, automozio sektorean badira prozesuan integratzen diren osagaiak eta sistemak eskaintzen dituzten hornitzaileak. Agente horietako bakoitzak informazio oso baliotsua dauka produktuaren diseinuari eta bere bizi-zikloan izandako erabilpenei edo egindako mantenimenduei buruz. Era askotako agenteak daude, baina helburua da negozio-prozesua hobetzea. Kontua ez da teknologian soilik oinarritutako konponbide bat ematea, baizik eta baita ere kontuan hartzea lege arloko akordioak, horrela bermatzen delako datuei ematen zaien erabilpena bi alderdiek adostutakoa dela. Bi alderdi konbinatzen dira, teknologikoa eta kontratuei dagokiena.

 

Nola sortu zen IDS?

Alemanian sortu zen, Fraunhofer Institut erakundeak babestutako enpresa talde baten eskutik. Duela bi urte, 2018ko urtarrilean, Innovalia Group-ek Boost 4.0 proiektua jarri zuen martxan, proiektu honen osagai europarraren oinarrian dagoen ernamuina alegia. IDSA Hub ekimenaren helburuak eta misioak 30etik gora herrialdetako 100 bazkide baino gehiagoren babesa du, besteak beste, hauena: Innovalia, Allianz, Atos, Audi, Bayer, Bosch, Cefriel, Schenker, Deloitte, Deutsche Bank, Fraunhofer, Huawei, IBM, Komsa, Pwc, ThyssenKrupp, Sick, Schaefflerl, Siemens, T-Mobile edo Volkswagen. Horrez gain, IDSA Spanish Hub ekimenak beste hainbat erakunderen laguntza ere jaso du, hala nola, Bilboko Udala, SPRI, Industria Ministerioa, Europako Batzordea eta World Economic Forum-ena.

 

Zergatik aukeratu da Euskadi IDSA Spanish Hub hau martxan jartzeko?

Batetik, Innovalia-k lehen aipatu dudan Boost 4.0 proiektuarekin zuen esperientziagatik. Baina baita ere proiektuaren hasieran landuko ditugun bertikalak hertsiki lotuta daudelako logistikarekin, garraioarekin eta 4.0 Industriarekin, eta Espainian zeuden kokaleku desberdinen artean, Euskadi eta, zehazkiago, Bilbo zelako egokiena ekimen hau martxan jartzeko. IDSA Spanish Hub ekimenak Espainia osoa barne hartuko du eta Europako zein nazioarteko beste hamar bat hub-ekin konektatuta egongo da, akordio bat lortu baita World Economic Forum erakundearekin ekimena mundu osora zabaltzeko.

 

Zein da datozen hilabeteetarako markatu duzuen ibilbide-orria?

2020ari dagokionez, Euskadin abiarazi nahi ditugu IDSn oinarritutako aplikazio industrialak zertifikatu, baliozkotu eta egiaztatzeko azpiegiturak; horixe izango da ekintza garrantzitsuena. IDSA Spanish Hub-en helburua da Europako sareko lider izatea jarduera honetan. Apirilean egingo den Hannover Messe azoka ere mugarri garrantzitsua da, proposamen bat eraman nahi baitugu Euskadi, Espainia eta Europako enpresa guztientzat, aplikazio eta plataforma garatzaileek euren produktuak zertifikatu ditzaten IDSren esparruan. Horrekin batera, lehen hilabete hauetan helburutzat izango dugu ekimenarekin bat egin nahi duten sektoreko enpresen ekosistema handitzea.

 

Aukera paregabea daukagu Euskadi eta Espainiako manufaktura konpainiek eta integratzaileek protagonista papera izan dezaten datu industrialen Europako ekosistema edo espazio baten eraikuntzan. Negozio-aukera ugari sortuko dira, eta denon artean aukerak handitu behar ditugu, eta baita ere lortu behar dugu Euskadiko eta Espainiako produktu eta teknologiek behar duten estaldura izan dezatela arlo horretan.

Lotutako albisteak

16 urtarrila, 2025 Eraldaketa digitala
Marijo Pagalday (Mondragon Korporazioa): “Gure helburua balio kate osoa hartzen duen 360º digitalizazioa eskaintzea da”
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Alex Rayón (Brain & Code): “Teknologia mugikorrekiko eta Adimen Artifizialarekiko elkarbizitza naturalizatu behar dugu”
Irakurri gehiago
8 urria, 2024 Eraldaketa digitala
Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”
Irakurri gehiago
5 iraila, 2024 Eraldaketa digitala
NORAi: “Business Intelligence teknologia abantaila lehiakorra da enpresentzat”
Irakurri gehiago
23 abuztua, 2024 Berrikuntza
Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak