Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 otsaila, 2020 Eraldaketa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

SPRI Taldeak euskal enpresetako eten digitala murrizteko eskatu du

Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak eraldaketa soziodigitalari buruzko jardunaldi batean adierazi du aurrera egin behar dela “sentsibilizazioan eta lankidetzan”

Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak eraldaketa soziodigitalari buruzko jardunaldi batean adierazi du aurrera egin behar dela “sentsibilizazioan eta lankidetzan”

Aitor Cobanerak, SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak, asteazken honetan eskatu du Bilbon murriztu dadila euskal enpresetako eten digitala. Enpresen garapenerako euskal agentziako arduradunak asteazken honetan parte hartu du Urbegi eta BBK fundazioek eraldaketa soziodigitalari buruz antolatu duten jardunaldi batean.

 

Cobanerak beste aditu batzuekin batera eginiko mahai-inguru batean aipatu du SPRI Taldeak 2014an abiarazi zuela Basque Industry estrategia. “Gure kezka nagusia dira eraldaketa digitalean murgildu behar duten sektore tradizionaletako enpresak”. Horrez gain, “orobat kezkagarriak iruditzen zaizkigu hizkuntza arloko trabak, pertsonen prestakuntza enpresetan eta profil profesionalak”.

 

Azpimarratu du oso garrantzitsua dela enpresek plan estrategiko bat izatea, plan horren bidez teknologia berrietan murgiltzeko. “Uste dugu eten handiak daudela arlo industrialean, eta aurrera egin behar dugu sentsibilizazioan eta kolaborazioan”.

 

SPRI Taldeko arduradunak zehaztu du konektagarritasuna eta zibersegurtasuna funtsezkoak izango direla eten digitalak gainditzeko: “denok aukera berberak izan behar ditugu teknologia berrien munduan sartzeko, bai enpresek eta baita ere partikularrek.  Aurrera egin behar dugu, baina denok batera”.

 

Mark Anderson-ek, Glasgow Caledonian Unibertsitateko Berrikuntza zuzendariak, esan du arazoetako bat dela irakasleak ez daudela ongi prestatuta ikasleei gaitasun teknologikoak transmititzeko.

 

BBK Fundazioko Oihane Aldeiturriagak aipatu du eraldaketa digitalak hertsiki lotuta egon behar duela berekin dakartzan aldaketa sozialekin. “Eten digitala murrizten lagundu nahi dugu, lehen hezkuntzako laugarren mailan abiarazitako programa batekin. Asmoa da ikasle, irakasle eta familiak trebatzea”.

 

Olga Martinek, ingurumen enpresak biltzen dituen Aclima klusterreko zuzendariak, hainbat adibide jarri ditu erakusteko nola erabiltzen den teknologia bere sektorean. Adibidez, Big Data erabiltzen dute kanalizazioetako balizko isuriak detektatzeko, biki digitalak araztegietako uraren fluxua kontrolatzeko, eta adimen artifiziala hondakinak identifikatzeko.

 

Ekitaldian halaber parte hartu du Unai Extremok, errealitate birtualeko teknologietan espezializatutako Virtualware enpresako zuzendari nagusiak. Extremoren arabera, herrialde aberatsek “ez dute kontsumo ondasun gehiago ekoitziko, baizik eta informazioaren bidez sortuko dute aberastasuna. Teknologia elementu zentral bihurtuko da, ez da izango garapenerako palanka bat”.

 

Extremok aipatu du 4.0 industriak baduela elementu komun bat: teknologia. “Gaur egun, ibilgailu baten balioaren % 45 bere osagai digitaletan dago. Eta teknologia funtsezkoa da negozio-eredu berrietan, zeintzuk ez baitira oinarritzen produktuan, baizik eta bezeroari aurrezteko modu bat eskaintzean”.

Lotutako albisteak

14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
9 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Kaytek-ek bere teknologia esportatu nahi du digitalizazio industrialerako
Irakurri gehiago
7 urtarrila, 2025 Eraldaketa digitala
Elkarmedia “etengabeko I+Gn” dago bezeroei irtenbide digital pertsonalizatuak emateko
Irakurri gehiago
31 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
1.629 euskal ETE egon dira 2024an Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Digitalerako programetan
Irakurri gehiago
18 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Gureak enpresak digitalizazioaren arloan aurkitu ditu desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu berriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak