Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 Marzo, 2020 Berrikuntza Eraldaketa digitala BDIH EIKTak Fast Track Innobideak programa Robotika malgu eta kolaboratiboa BDIH

BDIH sareak bere robotika malguaren arloko 4.0 konponbide eskaintza aurkezten du, merkatuan aurkitutako premiei aurre egiteko

Martxoan zehar, gure robotika malguaren hilabetea dela-eta, esparru honekin harremana duten premiak dituzten enpresei laguntzeko, Basque Digital Innovation Hub sareak proposatutako konponbide nagusiak bilduko ditugu artikulu serie baten bidez. Robotika da enpresen –eta bereziki ETEen- lehiakortasunerako palanketako bat, enpresek beren prozesuak automatizatu behar baitituzte, fabrikazio aginduen aldaketetara azkar egokitzen diren konponbide malguekin. Eraginkortasuna eta errentagarritasuna […]

Martxoan zehar, gure robotika malguaren hilabetea dela-eta, esparru honekin harremana duten premiak dituzten enpresei laguntzeko, Basque Digital Innovation Hub sareak proposatutako konponbide nagusiak bilduko ditugu artikulu serie baten bidez.

Robotika da enpresen –eta bereziki ETEen- lehiakortasunerako palanketako bat, enpresek beren prozesuak automatizatu behar baitituzte, fabrikazio aginduen aldaketetara azkar egokitzen diren konponbide malguekin.

Eraginkortasuna eta errentagarritasuna ahalbidetzeko, produkzio-prozesuak modernizatu behar dira, eta hori lortzeko modu bat, eskuz egiten diren prozesuak ordezkatu eta modernizatzea da, hau da, robot industrial mugikor, malgu eta kolaboratibo berrien aldeko apustua egitea.

Arrazoi hauengatik, Basque Digital Innovation Hub sareko Robotika Malguko Gunean, esparru horretako gaitasunak dituzten zientzia eta teknologia arloetako agente garrantzitsuenek elkarlanean dihardute ETEen beharrizanetara ongien egokitzen den zerbitzua eskaintzeko. Robotika gunea CEIT, Ideko, Innovalia, Lortek, Mondragon Unibertsitatea, Tecnalia, Tekniker, UPV/EHU eta Vicomtech zentroek osatzen dute, haien aktiboak konbinatuz, enpresentzako 4.0 konponbideak eskainiz.

Robotika malguari buruzko informazio gehiago behar duzu? Arlo honen barruko konponbideek nola lagun diezazukete hobeto ulertu nahi duzu? Sartu gure web-orrialdean edo azaldu zein den zure premia eta 4.0 bitartekari batek zure premiarentzako konponbide onena aurkeztuko dizu.

Lotutako albisteak

16 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Mariakak bere barne kudeaketa eta finantzak sendotu ditu Hazinnovaren eskutik
Irakurri gehiago
15 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du Zedarriak elkartearen azken txostena eta industriaren eta berrikuntzaren alde Europan eta Euskadin egindako apustuaren garrantzia azpimarratu du
Irakurri gehiago
13 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak mekanizazioari, mantentzeari eta automatizazio industrialeko proiektuen garapenari buruzko hiru ikastaro emango ditu Lanbiderekin batera
Irakurri gehiago
11 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Industrias ITTE, Hazinnovaren laguntzarekin hazi nahi duen enpresa familiarra
Irakurri gehiago
2 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Euskadiko 597 ETEk eskuratu dituzte 2024an Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntzarako programen onurak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak