Filtra tu búsqueda

Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 Marzo, 2020 Ekintzailetza Barnekintzaile programa Start up UP Euskadi

Ekomodo enpresak produkzio eta kontsumo arduratsuaren go!ODS aitortza jaso du

Eko-Rec enpresaren spinoff-ak SPRI Taldearen laguntza jaso du Ekintzaile programaren bitartez

Eko-Rec enpresaren spinoff-ak SPRI Taldearen laguntza jaso du Ekintzaile programaren bitartez

go!ODS aitortzak Garapen Jasangarriko Helburuekin gehien konprometitzen diren enpresa-ekimenak saritzen ditu urtero, eta aurten Ekomodo proiektua izan da irabazleetako bat. Munduko Itunaren Espainiako Sareak bultzatutako sariketa honetan 18 aitortza banatzen dira, bat GJH bakoitzeko. Aurtengo edizioan Ekomodo euskal enpresa gaztearen lana saritu dute 12. helburuan lortutako aurrerapenagatik: ingurumenarekiko arduratsuagoa den produkzioa eta kontsumoa.

 

Ekomodo Eko-Rec talde gipuzkoarren spinoff bat da. Eko-Rec erreferente bat da Europan plastikoaren birziklapenean eta plastikoa produktu industrial bihurtzeko eraldaketan. Konpainiako ekintzaile batzuek ikusi zuten bulego, moda eta dekorazioko artikuluak egin zitzaketela birziklatutako poliester zuntza erabiliz, eta hortik sortu zen Ekomodo sortzeko ideia. David Zabala, Adriana Uribesalgo eta Aritz Gartziak osatutako lantaldeak konpainiaren barruan abiarazi zuen negozio-ildo berri hori, eta ikusirik hasierako arrakasta, spinoff-a sortu zuten joan den urtearen amaieran.

 

Gaur egun, Ekomodo enpresak askotariko produktuak eskaintzen ditu bere onlineko dendan, hala nola, dokumentuak eramatekoak, karpetak, estutxeak, oihalezko poltsak eta nezeserrak. Artikuluak egiteko % 100 birziklatuak eta birziklagarriak diren materialak erabiltzen dira, PET botiletatik ateratakoak, eta B2C lineaz gain, merchandising produktu pertsonalizatuak ere garatzen dituzte enpresentzat. Ingurumenarekiko eta gizartearekiko jasangarria den produktu bat sortzeko helburuari jarraiki, artikulu horiek tailer sozialetan egiten dituzte, bazterkeria arriskuan dauden langileekin.

 

Barnekintzailetzako proiektu gisa garatzeko, Ekomodo enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso zuen BIC Gipuzkoa zentroak sustatzen duen Ekintzaile programaren bitartez. Halaber, laguntza jaso zuen Gipuzkoako Foru Aldunditik, Adegiko Ekintzaileen Forotik eta GK Recycling eta GK Green Fashion klusterretatik.

 

Munduko Ituna Nazio Batuen ekimen bat da, zeinaren helburua baita enpresek eta antolakundeek bat egin dezatela Garapen Jasangarriko Helburuekin. Euskadin 40 inguru dira Estatuko saretik Itun horretan parte hartzen duten enpresak, tartean EAEko konpainia garrantzitsuenak. Gainera, 2019az geroztik, Eusko Jaurlaritzak proiektu bat garatzen du Munduko Itunaren Espainiako Sarearekin lankidetzan, Garapen Jasangarriko Helburuei buruzko prestakuntza eskaintzeko enpresei eta aurrerapausoak emateko hazkunde ekonomiko inklusiboranzko bidean. Akordio horren barruan onlineko prestakuntza-plataforma bat sortu da enpresentzat, Euskadiko CEBEK, SEA eta ADEGI elkarteen laguntzarekin.

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 26 iraila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Ekintzailetza
VAM, Euskadiko kultur programazio osoa aplikazio mugikor bakar batean
Irakurri gehiago
25 iraila, 2024 Ekintzailetza
CIMICO enpresa gipuzkoarrak Retina saria jaso du hondakin-uren tratamendu biologikorako AMAS teknologia berritzaileagatik
Irakurri gehiago
Apurva San Juan. LUP 24 iraila, 2024 Ekintzailetza
LUPek, Mondragon Unibertsitateko LEINN Graduan sortu zen proiektuak, ekintzailetzako Impact Social Cup ospetsua irabazi du
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 Ekintzailetza
BATek, Bizkaiko Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroak, bikoiztu egin du espazioa, 5 solairu gehiago inauguratu baititu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak