Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 Marzo, 2020 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Berkoa bere bidea egiten ari da 4.0 Industrian

Elgoibarko enpresak trazagarritasun- eta zibersegurtasun-teknologiak ezarri ditu Inplantalariak programaren bitartez

Elgoibarko enpresak trazagarritasun- eta zibersegurtasun-teknologiak ezarri ditu Inplantalariak programaren bitartez

Berkoa kooperatiba makina-erremintaren sektorean espezializatutako enpresa gazte bat da, nahiz eta bere sortzaileek esperientzia zabala duten prozesu industrialen kalitatea hobetzeko makina pertsonalizatuen fabrikazioan. Eraldaketa digitaleko hainbat prozesu abiarazi dituzte SPRI Taldeak garatutako Inplantalariak programaren bitartez, besteak beste, barneko prozesuak optimizatzeko eta zibersegurtasuna hobetzeko proiektuak. MikroETEeei zuzendutako laguntza- eta prestakuntza-programa horren bidez, errealitate birtuala bezalako teknologia berriak sartzen ari dira, beren bezeroentzako zerbitzu eskaintza zabaltzeko.

 

Inplantalariak zerbitzuaren bitartez, Berkoa enpresak sistema berri bat txertatu du biltegian dauzkan piezen stock-a kontrolatzeko RFID pistolak erabiliz. Horrela lortu du trazagarritasuna hobetzea eta bezeroentzako arreta azkartzea. “Teknologia honi esker, biltegian dauzkagun pieza guztien jarraipena egiteaz gain, berehalako erantzuna eman dezakegu bezeroak ordezko bat behar badu” azaldu du Andoni Garcíak, Berkoako kudeatzaileak.

 

Urtarrilean aholkularitza-prozesu berri bat hasi dute errealitate birtuala sartzeko bezeroei eskaintzen dizkieten zerbitzuen artean.  “Aukera eman digu teknologia honek eskaintzen dizkigun aukerak identifikatzeko” azaldu du Andoni Garcíak, “orain aztertu behar dugu nola txertatu dezakegun gure bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak hobetzeko, kalitatea handituz produkzio-prozesuetan eta langile berriei makinen erabilpenari buruz ematen diegun prestakuntzan”. Programa honi esker, 2020an orobat jaso dute zibersegurtasunari buruzko aholkularitza pertsonalizatua, eta laguntza horretatik abiatuta, hainbat neurri hartu dituzte erasoak saihesteko eta zerbitzarien barneko segurtasuna hobetzeko.

 

Berkoa kooperatiba espezializatuta dago bezero industrialen premia espezifikoei erantzuten dieten makina berri pertsonalizatuen fabrikazioan. Bere jarduera-eremuek beren baitan hartzen dute, halaber, retrofit delakoa, hots, erabilitako makinak (normalean bezeroarenak) hobetzeko prozesuak, non prestazioak hobetzen eta egokitzen baitira prozesu desberdinetarako, eta baita ere mantenimendu prediktiboko zerbitzuak. Eraldaketa digitalaren esparruan, ahalegina egiten ari dira piezen trazagarritasuna hobetzeko teknologia berriak erabiliz, eta lantegiko makinei sentsoreak jartzeko.

 

Enpresako kudeatzaile Andoni Garcíak dioenez, Inplantalariak programan parte hartuz aukera berriak zabaldu zaizkie prozesu eta produktuak hobetzeko. “Enpresa txikiok ez daukagu astirik merkatua ikertzeko, horregatik, horrelako planak oso garrantzitsuak dira guretzat, erakusten digutelako nolako metodologia eta tresnak erabiltzen ari diren enpresa handiak”.

 

Inplantalariak doako zerbitzu bat da, helburutzat duena eraldaketa digitala eramatea euskal mikroETEetara. Programa horren bitartez, SPRI Taldeak aholkularitza teknologiko pertsonalizatua ematen du eta digitalizazio-prozesua abian jartzeko behar dituzten konponbide aproposenak identifikatzen eta inplementatzen laguntzen die mikro-enpresei. Inplantalariak 2011n sortu zen eta, harrezkero, 8.000tik gora mikro-enpresak eskatu dute zerbitzu hau, eta 7.000 ezarpen teknologiko inguru egin dira.

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak