Malagako Kongresu eta Feria Jauregiak martxoaren 3tik 5era Europako 1000 aditu baino gehiago hartu zituen, haien artean Basque Digital Innovation Hub sarearen parte diren Tekniker, UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitatea. BDIH sareko robotika gunearen koordinatzaileak, Damien Sallek – robotikan doktore eta TECNALIA-ko fabrikazio gehigarriaren arloko teknologia eta merkatu arduraduna – bere zentroko eskaintza aurkeztu zuen, bai eta BDIH sareak ETEei eskaintzen dizkien zerbitzuak ere.
Ekitaldira azaldutakoek robotika arloko Europako prototipo, produktu eta zerbitzurik berrienak, baita Horizonte 2020 ikerketa programak finantzatutako Europar Batasuneko proiektuak ikusi zituzten, punta-puntako enpresa, unibertsitate eta ikerketa institutuek aurkeztuta. Ekitaldiaren programako zati handia eskaini zieten DIHei, H2020 testuinguruan. Gainera, agendak 50 tailer baino gehiago izan zituen, robotikari buruzko ikerketa gai nagusi. TECNALIAK tailerretan parte hartu zuen, batez ere Produkzio sistema hibridoei buruzko aktibitatean. Honez gain, Ekintzailetza eta Kablez mugitutako robot paraleloak: zertarakoak jarduerak burutu zituen.
2010 urteko Donostian ospatutako lehen ediziotik, European Robtics Foruma Europako robotikaren arloko ekitaldirik garrantzitsuena bihurtu da. euRobotics asoziazioak antolatzen du, SPARC agentziaren bidez, eta asoziazio honetan, zenbait euskal eragilek hartzen dute parte TECNALIA, UPV/EHU eta Tekniker, besteak beste. Honako batzarretan azaltzeak BDIHko robotika malguko arloko kideei teknologiarik berrienen parte izateko aukera ematen die.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?