IRAURGI BERRITZENek, BIC Gipuzkoarekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, Gosari Teknologikoak: IKASIZ 4.0 antolatu ditu Martxoak 5ean hasi eta Maiatzak 7 bitartean, Azpeitiako Basazabal Jauregian honako bi helburu nagusirekin:
Hori dela eta, DigiTalentu enpresa adituaren eskutik Serbitizazioaren inguruko lehen jardunaldia izan da Martxoak 5ean, bertan, gai honetako adituez gain, enpresa esperientzi desberdinak azaldu dituzte Sammic S.L, Orkli S.Coop, eta P4Q Electronics S.L enpresek. Ondorio moduan, gai honen inguruan gehiago sakontzeko interesa agertu dute bertan parte hartu duten 14 enpresek, Iraurgi Berritzenek konpromezuz erantzungo duelarik.
Bestalde, hurrengo hiru hilabetetan zehar, Digitalizazioa, Zibersegurtasuna, BlockChaina, Robotika Kolaboratiboa …. landuko dira bai aditu, Start-UP eta enpresa desberdinen esperientzien bitartez honako datetan:
Gai hauek lantzeko interesa duten enpresek Iraurgi Berrritzenekin kontaktatu dezakete 943 02 60 69 deituz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?