Tapiak “ekonomiaren deskarbonizazioaren aldeko” apustua egin du Ficoban, “epe luzeko hazkundea eta enplegua bermatzeko aukera gisa”
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila Ficobako (Irun) Go Mobility azokan parte hartzen ari da, mugikortasun iraunkorreko ereduaren alde duen konpromisoa ezagutarazteko. Eredu hori ingurumen, ekonomia eta gizarte printzipioek oinarritzen dute, BASQUE MOBILITY estrategiaren barruan. Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE), Euskotrenekin, ETSrekin eta CIC Energigunerekin partekatutako standean, garraio eraginkorrerantz igarotzeko eta klimaren aldaketaren aurka borrokatzeko aurreikusitako helburuak lortzeko gauzatu beharreko politika publikoen katalogoa azaldu du.
Arantxa Tapia sailburuak euskal energia sistemaren eta mugikortasunaren etorkizuneko erronkak aztertu ditu, industria sarearentzat “hazkunderako aukera” baitira, eta adierazi duenez, “ereduaren aldaketa borondate politikoaren eskutik etorriko da, baina baita paradigma-aldaketa posible egingo duten soluzio teknologiko berritzaileen eskutik ere”.
Bere hitzaldian Europako Batzordea aipatu du, Green Dealek egindako apustua, hain zuzen ere. “Ekonomiaren deskarbonizazioa baliatzea proposatzen du, epe luzeko hazkundea eta enplegua bermatzeko aukera gisa, Europan gizarterako, ingurumenerako eta ekonomiarako balio arduratsua sortuko duen industria-eredu berriarekin”.
Tapiaren arabera, “Euskal industriak eredu berri horren aldeko eta trantsizioa gidatzeko konpromisoa erakutsi du, mugikortasun iraunkorraren, energia berriztagarrien, sare adimendunen eta sektore horiei aplikatutako eraldaketa digitalaren bitartez”. Horretarako, lanerako alor hauek nabarmendu ditu:
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?