Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 Marzo, 2020 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Aireportuak ez ixteko helburuarekin dronen aurkako teknologia txertatu du Ikusik

Ikusik, negozioen eraldaketa digitalerako integrazio eta ingeniaritza-zerbitzuen konpainiak, 40 urte baino gehiagoko esperientzia du. 500 milioi bidaiari baino gehiagori zerbitzua ematen dieten 30 herrialdetako 140 aireportutan baino gehiagotan egin ditu proiektuak

ART enpresarekin batera, 3D radarretan oinarritutako sistema bat garatu du, lurreratze-pisten ondoan mehatxuak garaiz detektatzeko eta atzemateko helburuarekin.

 

Lurreratzeko pista baten ondoan dron soil bat egoteak aireportu oso bat ixtea ekar dezake, eta erabiltzaileei arazo handiak eragiten dizkie.

Horrelako arazoak oraintsu gertatu dira. Ikusi, Velatia taldeko enpresa, akordio batera iritsi da ART konpainiarekin, era horretako azpiegitura kritikoak hainbat mehatxuren aurka babesteko aukera ematen duten segurtasun-irtenbide integratuak eskaintzeko; besteak beste, dronen bidezko intrusioak edo erasoak.

Ikusik, negozioen eraldaketa digitalerako integrazio eta ingeniaritza-zerbitzuen konpainiak, 40 urte baino gehiagoko esperientzia du. 500 milioi bidaiari baino gehiagori zerbitzua ematen dieten 30 herrialdetako 140 aireportutan baino gehiagotan egin ditu proiektuak.

Bere teknologia radarretan espezializatuta dagoen Advanced Radar Technologies (ART) enpresarenarekin batuko du orain. ART 3D radarretan aditua da, egungo eta etorkizuneko aireko mehatxuen detekzio, jarraipen, sailkapen eta atzeman egiteko lanak jorratzen dituen teknologia. Aparatuak jadanik inguru irekietan probatuta daude, eta gaur egun martxan daude Europako, Hego Amerikako eta Ekialde Ertaineko hainbat herrialdetan.

Aliantza honekin, bi enpresek aireportuen eskura jartzen dute airean dauden mehatxu desberdinak goiz detektatzeko, sailkatzeko eta atzemateko tresna. Helburua da hedatzea horrelako ingurune konplexuek behar dituzten zaintza-sistema integratuak –bere barne teknologia desberdinak dituztenak-.

Lotutako albisteak

14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Entrada a la empresa Suministros Mugarra, en Abadiño. 5 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Suministros Mugarra, industria astunari lanerako babesa eskaintzen dion Bizkaiko ETEa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak