Eskaera prestakuntza optimizatzeari buruz pentsatzen ari bazara, eta horretarako robotikarekin zerikusia duten azken teknologiak zure enpresan sartzen, BDIH sareak konponbide malguak jartzen ditu zure eskura.
Oraingoan, BDIH sareko Tekniker zentroak aurkezten du bere 4.0 aktiboa: osagaien muntaketa malgurako sistema robotikoa. Zelula honek aukera ematen du piezen muntaketa automatizatzeko eragiketak planteatzeko. Osagaiak modu konbentzionalean nahiz modu kolaboratiboan muntatzeko eragiketak egiteko konfigura daiteke sistema robotikoa. Osagai hauek ditu sistema robotikoak: 13 askatasun-graduko eta bi besoko robot manipulatzaile bat, ikusmen-sistemaz, indar-sentsore batez eta zenbait tresna dituen tresna-trukagailu batez hornitua, eremua monitorizatzeko sistema bat duena, lana modu kolaboratiboan egiteko. Bestalde, bideragarritasuna ebaluatzeko aukera ematen du, eta, halaber, osagaien muntaketarekin, akoplatzearekin eta torlojutzearekin erlazionatutako eragiketen automatizazioa planteatzeko. Ziklo-denborei, posizionamenduaren aldakortasunari, modu kolaboratiboko segurtasunari eta bestelako alderdi batzuei lotutako baldintzak azter daitezke zelularekin.
Robotikari buruzko ikerketa
Robotikaren arloan konponbide malguak ikertzeko, UPV/EHU BDIH sareko kideak robotika eta sistema autonomoen ikerketa laborategia jartzen du enpresen eskura. Robotika eta sistema autonomoen laborategiak robotika, datu-analisia, estatistika, ikasketa automatikoa eta konputagailu bidezko ikusmena bezalako eremuetan esperimentatzeko modua eskaintzen du. Horretarako, sentsore ezberdinak (kamerak, laserrak, kinect sentsoreak, termikoak, ultrasoinuak…) kudeatu eta maneiatzeko ahalmena eta horiek helburu ezberdinetarako (pertsonen detekzioa, objektuen errekonozimendua, nabigazio segurua…) erabiltzeko aukera izanik. Horrez gain, makina eta pertsonen arteko elkarrekintza metodoak garatzeko aktibo logikoak ere badauzka, hizketa-bidezkoak, lengoaia naturalaren prozesamenduan oinarrituak, eta baita keinu-bidekoak ere.
Konponbide hauek zure enpresaren beharretara moldatzen direla uste duzu? Aktibo hauek gure 4.0 konbinazioren batekin osatzea gustatuko litzaizuke, zure prozesuak optimizatzeko? Jarri zaitez harremanetan gurekin eta aholku emango dizugu, baita zure kasuari moldatutako neurriak eskaini ere.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?