‘Etorkizuneko fabrikarako industria ekipamendu hoberenaren’ saria lortu du enpresa euskaldunak ‘Factories of the Future Awards’ sarietan.
Eibarren kokatuta dagoen Atten2 enpresak, sentsore optikoak fabrikatzen aditua, Bartzelonan ospatzen diren ‘Factories of the Future Awards’ sarietan ‘Etorkizuneko fabrikarako industria ekipamendu hoberenaren’ saria lortu du. Sari honen zergatia Atten2ek egiten duen lana da, industria-prozesuen digitalizazioan eta automatizazioan erantzun berritzaileak ematen dituelako, arlo horretan makina eta produkzio-talde berriak garatuz.
Energia berriztagarrien sektorean, ohiko energien sektorean, automatizazioaren sektorean edo meatzaritza sektorean berrikuntza sustatzeagatik lortu dute sari hau, Weidmüller eta Bosch Rexroth enpresen aurretik.
Zenbait lanetan eta monitorizazioetan arriskua murrizteko, Gipuzkoako enpresak erantzun teknologikoak eta ingeniaritza-zerbitzuak bermatzen ditu. Haien produktuen artean sentsore-optikoak daude, olio eta lubrikatzaileen degradazioa monitorizatzeko zereginarekin.
‘Factories of the Future Awards’ sariak ‘Advanced Factories 2020’ kongresuaren parte dira. Kongresu hau 4.0 Industria arloan munduko garrantzitsuenetarikoa da. Aurtengo edizioan 16.000 profesional baino gehiago eta 6.000 enpresa elkartu ziren Bartzelonan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?