Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 Marzo, 2020 Berrikuntza Eraldaketa digitala BDIH EIKTak Fast Track Innobideak programa Robotika malgu eta kolaboratiboa BDIH

Barne-logistika: robot mugikor autonomo kustomizatuak / AGV – 4.0 konponbideak

Robotikaren hilabeteko artikulu honetan robot mugikor autonomoen bila dauden enpresentzako BDIH sareak dituen 4.0 konponbideak aurkezten dira.

Mapatzea, nabigazioa eta flotaren kudeaketa

Ohiko sistemen azpiegituran oinarritutako malgutasun faltari aurre egiteko, BDIH sareko kide TECNALIAk haien robot mugikorren kontrol eta nabigazio autonomoko liburutegia aurkezten du, mapping-az, nabigazioaz eta flotaren kudeaketaz arduratzeko.

AGVrako (Gidatze Automatikoko Ibilgailua) nabigazioa daukan software bat da, eta bere Slam (Aldibereko Lokalizazio eta mapatzea) eta laser bidezko gidaritza oinarritutako konponbideek lan-eremuan aldaketa handirik egin gabe hedatzeko aukera ematen dute, bai eta ibilbideak erraz eta dinamikoki konfiguratzeko eta birkonfiguratzeko ere.

Robot mugikor bidezko barne-logistika

Zeure enpresak barne-logistikarekin lotutako beharrak baldin baditu, BDIH sareko kide TECNALIAk Mugiro jartzen du zure eskura, norabide orotako robot mugikor kustomizagarria, nabigazio autonomoa eta teleoperazioa dituena, zure prozesuetara egokitzeko prest. Jarduera anitzetarako plataforma mugikorra da, zenbait moduluz osatua, nabigazio autonomoa duena. Norabide orotan mugitzeko ahalmena du, lau gurpil motordun eta orientagarri baitauzka, eta goiko plataforma orientatzeko ardatz gehigarri bat ere bai, zenbait teknologia robotikoren proba-plataforma gisara erabiltzeko. Goiko aldean, estalki zabal bat du, sentsoreak eta eragingailu gehigarriak muntatzeko prestatua. Errendimendu handiko PC bat du barruan, osagai gehigarriak kontrolatzeko eta integratzeko, eta kontrol-sistemak ROS du oinarri.

Konponbide hauek zure enpresaren beharretara moldatzen direla uste duzu? Aktibo hauek erabiltzea gustatuko litzaizuke, zure prozesuak optimizatzeko? Honako teknologia hauek aurreko artikuluetan agertutakoen osagarri direla uste duzu? Horrela bada, jarri zaitez harremanetan gurekin eta aholku emango dizugu, baita zure kasuari moldatutako neurriak eskaini ere.

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak