Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 Marzo, 2020 Finantziazioa Araudia

Eusko Jaurlaritza eta Elkargik 25M/€-ko presazko finantzaketa-lerroa ireki dute enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat, % 0-ko interes-tasarekin

Helburua da osasun-krisiaren inpaktua arintzen saiatzea, eta euskal enpresa txiki eta ertainen, mikroenpresen, autonomoen eta saltokien altxortegia kolapsa dezakeen finantza-eragina arintzen saiatzea

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, funtsezkoa da ezohiko neurriak ezartzea aparteko ezaugarriak dituen egoera ekonomiko eta sozial batean. Hori dela eta, 25 m/€-ko mailegu zuzenetarako premiazko finantzaketa-lerro bat aktibatu du Elkargirekin batera, autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko, Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) bidez.

 

Helburua da osasun-krisiaren inpaktua arintzen saiatzea, eta euskal enpresa txiki eta ertainen, mikroenpresen, autonomoen eta saltokien altxortegia kolapsa dezakeen finantza-eragina arintzen saiatzea. Hartara, erabilgarri badago likidezia-tentsioak estaltzeko finantzaketa hori.

 

“Zubiarena” egingo duen tresna bat da, betiere Eusko Jaurlaritzak Elkargirekin eta hemen jarduten duten banku-erakundeekin lankidetzan aurreikusitako 500 m/€-ko zirkulatzaileko finantzaketa-lerroa prest izan arte.

 

Finantzen Euskal Institutuaren COVID19 lerroa erabili ahal izango da enpresaren ohiko funtzionamenduko sei hilabeteren baliokideak diren egitura-gastu finkoak estaltzeko; edonola ere, zenbateko horretatik likidezia- edo kostu-erraztasun iragankor edo aldi baterako guztiak kendu beharko dira (adibidez, foru-ogasunen geroratzeak, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteek eragindako lan-kostuen murrizketa edo aplika daitezkeen beste kenkari batzuk).

 

Hauek dira maileguen baldintzak:

 

Zenbateko minimoa: 5.000€ autonomoentzat eta 50.000€ enpresa txiki eta ertainentzat.
Zenbateko maximoa: 50.000€ autonomoentzat eta  1.000.000€ enpresa txiki eta ertainentzat.
Interes-tasa: % 0-ko kostua (FEIk diruz laguntzen du Euribor + urteko % 0,50).
Finantzaketa-epea: Gehienez 5 urte.
Gabezia: 12 hilabetera arte.
Kuotak: Hiru hilean behin.

 

 

 

 

Hauek dira eskuratzeko baldintzak:

 

Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidego barruan egitea, egoitza soziala, erabaki-zentroa eta/edo gutxienez jarduera-zentro bat Euskadin izanik.

Enpresa txiki eta ertainaren kalifikazioa edukitzea.

Finantzen Euskal Institutuarekin edo Elkargirekin mugaeguneratutako zorrik ez izatea.

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

 

Era berean, eskaerarekin batera, osasun-larrialdiak norberaren jardueran duen eraginaren deskribapen labur bat aurkeztu beharko da, baita nork berak dituen finantzaketa-beharren deskribapen labur bat ere.

Lotutako albisteak

22 urtarrila, 2025 Finantziazioa
FFinkatuzek 15 M-ko inbertsioa egingo du Arania Taldean, altzairuaren eraldaketaren arloko erreferentean
Irakurri gehiago
16 urtarrila, 2025 Finantziazioa
Goi-teknologiako bederatzi enpresa berri eratu dira Basque Tek Ventures egitasmoari esker
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Finantziazioa
VIVEbiotech-ek Ampersand Capital Partners-en inbertsioa lortu du bektore lentibiralen garapen- eta fabrikazio-gaitasunak zabaltzeko
Irakurri gehiago
26 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Bizkaiak bigarren Berrikuntza Funtsa bultzatuko du, % 15eko zerga-kenkariarekin, ETEetan berrikuntza sustatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak