Aurrekontua 2,3 milioi eurotik gorakoa da, eta telelana bultzatzeko Industria Digitala programa aldatu du
SPRI Taldeak, enpresa-garapenerako euskal agentziak, argitaratzen du euskal ETEei zuzendutako laguntzen programa, enpresan telelana ezartzeko. Programa hau Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila euskal enpresari COVID-19ren ondorioen aurka laguntzeko abian jartzen ari den premiazko laguntzen paketearen barruan kokatzen da. Jaurlaritzaren laguntza berezien orriaren eta SPRI Taldearen bitartez eskuratu ahal izango da.
SPRIk aldatu egin ditu Industria Digitala programako ekintza subentzionagarriak, telelana errazteko eta helburu horrekin zabalik dagoen Inplantalariak programaren ekintzak osatzeko. Ehunka euskal ETE interesaturik agertu dira Inplantalariak programan.
Industria digitala programak 2,3 milioi eurotik gorako aurrekontua du aurten, eta Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatzen du, zeinak laguntzek estaliko duten zenbatekoen % 50a jarriko baitu. Ekimen honen helburua da Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT) txertatzen laguntzea industri arloko enpresetan eta produktu-prozesuarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresetan, xedetzat hartuz enpresaren lehiakortasuna hobetzea.
Laguntzak % 25 eta % 50 bitartekoak izan litezke konpainiaren tamainaren arabera, eta orain telelana ere sartu da diruz lagundu daitezkeen kontzeptuen artean, aholkularitzako, ingeniaritzako eta hardware nahiz software erosketetarako gastuak ordaintzeko.
Sektore oso desberdinak izan daitezke programa honen onuradun: sentsorika, Big Data, adimen artifiziala, machine learning eta blockchain, errealitate birtuala, areagotua eta mistoa, ikusmen artifiziala, Smart factory (prozesu industrialen simulazioa gaitasun fisikoak eta birtualak konbinatuz), robotika kolaboratiboa eta malgua, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa (jokoetatik ateratako teknikak aplikatzea aurreikusten duten aholkularitzako proiektuak, erabiltzaileak leialtzeko, motibatzeko eta euren konpromisoa lortzeko), merkataritza elektronikoa, enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM eta DMF motako aplikazioak ezartzea).
Orobat onartuko dira 2020ko urtarrilaren 1az geroztik hasitako proiektuen laguntza-eskaerak aurkeztu aurretik sortu edo fakturatutako gastuak, betiere eskaerak aurkeztu badira araudi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu (datorren apirilaren 1ean) eta bi hilabeteko epean.
Proposatutako dirulaguntza % 5 gehiago handituko da -betiere laguntzen gehienezko muga gainditu gabe-, baldin eta enpresak baldintza hauek betetzen baditu: Hizkuntzen Kudeaketako Bikain Kalitate Ziurtagiria -enpresan euskararen erabilera akreditatzen duena- izatea, Berdintasun plan bat izatea (enpresak 150 langile edo gutxiago baditu, zeren hori baino handiagoak direnak legez behartuta baitaude plan bat edukitzera) edo euskarazko softwarearen erabilera inplementatzen duten proiektuak izatea.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?