Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 apirila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Eusko Jaurlaritzak segurtasun-neurriak zorrozteko beharra berretsi du, eta euskal industriak sektore sozio-sanitarioarekin duen konpromisoa eskertu du

Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailak bidalitako Segurtasun eta Osasun Protokoloa zorrotz betetzeko deia egiten du, Osasun Sailak eta Osalanek gomendatutako neurriekin.

 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak enpresei bidalitako azalpen-oharraren ondoren, industria-jardueraren zati txiki bat funtsezko sektoretzat jotako sektoreetan mantentzen da, baita funtsezkoena bermatzeko ezinbestekotzat jotako jardueretan ere. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailak bidalitako Segurtasun eta Osasun Protokoloa zorrotz betetzeko deia egiten du, Osasun Sailak eta Osalanek gomendatutako neurriekin.

Lehentasuna birusaren hedapena eragoztea da oraindik ere, eta, aldi berean, beharrezkoa da egoera prestatzea jarduera ekonomikoa eror ez dadin eta ahalik eta enplegu gehien manten dadin.

Landu eta bidali diren protokoloak bi dira: bata industriari zuzendutakoa eta bestea elikagaien balio-katerako bereziki landutakoa (arrantza, nekazaritza, abeltzaintza eta elikagaien industriak). Biek modu argi eta ulergarrian jasotzen dituzte Osasun Sailak eta Osalanek ezarritako arauak eta gomendioak.

Eskertza euskal industriari

Era berean, Eusko Jaurlaritzak zoriondu eta eskertu egiten du euskal industriaren kopuru handi baten eta Euskadiko sistema teknologiko osoaren inplikazioa, gizartearen behar sozial eta sanitarioen zerbitzura jartzeagatik.

BRTAko eragile teknologiko guztiak eta kluster industrial guztiak, salbuespenik gabe, bakoitza bere esparrutik ahalegin guztia egiten ari dira Covid19aren aurrean erantzuna ematen.

Laguntza-formulak askotarikoak dira: ikerketa-lerroen azelerazioa, mugikortasunaren esparruko manufaktura-enpresetatik arnasgailuen ekoizpena, eta norbera babesteko materialen edo norbera babesteko ekipamenduen hornikuntza-katea osatzeko serieko piezen fabrikazioa.

Nolanahi ere, sektore guztietan daude beren ekoizpenaren zati bat koronavirusaren aurkako borrokan zentratzeagatik dibertsifikatu duten enpresak.

Horri gehitu behar zaizkio Euskadin osasun-arloko jarduera errazteko material oso garrantzitsua ematen ari diren ehunka enpresaren elkartasun-keinuak.

Enpresa traktore asko, ETEak, eta ekintzaileak izan dira dahaintzan profesionalentzako ibilgailu elektrikoak, norbera babesteko ekipamendu-kopuru handiak, berariaz fabrikatutako arnasgailu inbaditzaileak eta ez-inbaditzaileak, instalazioak, laborategiak eta ekipoak, garraiorako kamioi-flota, gel hidroalkoholikoaren fabrikazioa, maskarak eta babes-materiala kanpoan erosteko sistemen zerbitzuak, eman dituztenak

Informazio gehiago

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko topaketa batean parte hartu du SPRIk Belgikan
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak