Industria Digitala programaren helburua euskal enpresa guztiak bultzatzea da, lehiakortasuna areagotzeko behar dituzten baliabideak eta aholkularitza pertsonalizatua eskeiniz, teknologia digital eta jasangarrien bitartez, merkatuan duten posizionamendua hobetzeko lehiakortasun abantailak garatu ahal izateko.
Teknologien bilakaera azkarra eta etengabea da. Ondorioz, enpresa askok zailtasunak dituzte teknologia hauek beharrezko abiaduran ezartzeko. Horregatik, Industria Digitala programak 23.000 €arte eskaintzen ditu urte eta enpresa bakoitzeko, EIKTak diagnostikatu eta/edo beren produktu, prozesu eta zerbitzuetan ezartzeko proiektuetarako. Hau da, bere balio-katean txertatzeko.
Proiektu horiek hainbat arlotakoak izan daitezke: Big Data, errealitate birtuala, biki digitalak, smart factory, merkataritza elektronikoa, enpresen kudeaketako sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa.
Hasiera data: 2024-03-06
Amaiera data:
2024-11-04, 23:59retan
Sentsorika, SCAD, zerbitizazioa, prozesuen automatizazioa, BIG DATA eta Blockchain.
Errealitate birtuala, handitua, mistoa eta ikusmen artifiziala.
Berria!
Prozesu industrialen simulazioa, elkarrekin uztartuko direlarik gaitasun fisikoak eta birtualak.
Epe luzean datuak gordetzeko zerbitzuak.
Europako eIDAS erregelamenduko TS 119 511 (2019/06) eta TS 119 512 (2020/01) estandarren arabera.
Berria!
Energia-eraginkortasunaren eta deskarbonizazioaren kudeaketa hobetzen duten tresna digitalak.
Berria!
Biltegia kudeatzeko sistemak (SGA/WMS), inbentarioa eta hornidura-katea eraginkortasunez kudeatzeko.
ERParekin integratuta dauden erosketa elektronikoak, salmenta elektronikoak eta B2B edo B2C proiektuak.
Produkzioa hobetu edo automatizatzen duten eta analisia garatzea eta erabakiak hartzea errazten duten proiektuak.
Berria!
Business Intelligenceren txostenak bistaratzeko sistemak ezartzea eta sistema horiek datu-iturri desberdinekin integratzeko beharrezko lanak egitea.
Enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, adibidez: ERPak, Business Intelligence, SMC, Mantenimendu prebentiboa, Hornikuntza-katearen kudeaketa logistikoa.
Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM, DMF motako aplikazioak ezartzea).
Berria!
CRM (Customer Relationship Management) proiektuak ezartzea, bezeroekiko harremanen kudeaketa optimizatzeko.
Aurkeztutako eskaera
Onartutako eskaera
EIKTetan inbertitzeko batez besteko aurrekontua
Programa honek dagoeneko 9 deialdi baditu ere, 2023an laguntza horien eskaera nahiko egonkor mantendu da. 2023ko Industria Digitalaren deialdian 641 eskabide aurkeztu ziren, eta horietatik 582 onartu ziren.
Era berean, EIKTen inbertsioen batez besteko aurrekontua 10.082 € ingurukoa izan zen enpresa bakoitzeko.
Eskaeren egonkortzeak argi uzten du digitalizazio-proiektuak bultzatzeko lanean jarraitu behar dugula, euskal industria-sarearen lehiakortasuna hobetzeko tresna gisa, prozesuak optimizatuz eta barruko zein kanpoko komunikazioen bidez, industria adimendunerantz urrats bat gehiago emanez.
Gaitasun digital berriak eskuratzeko eta ekoizpen- edo kudeaketa-prozesuan aplikatzeko laguntza.
Urtean 23.000 euroraino zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako.
Laguntza pertsonalizatua zure eraldaketa digitalaren bitartez enpresa adimendunerantz joateko.
Gainera, zure enpresa ETE bat bada:
Ezagutu xehetasunez programa hau
2024ko AraudiaEuskadin jarduera-zentro bat duten enpresa guztiek, hala eskatzen badute, beren lehiakortasuna eta merkatuan duten posizioa hobetu ahal izango dute, beren neurrirako EIKT irtenbideak ezarriz.
Inola ere ez fakturan jasanarazitako BEZa edo eskatzaileak edo taldeko enpresek egindako lanak. Honako hauek ere ezingo dira diruz lagundu: aholkulariaren joan-etorri gastuak, material didaktikoak prestatzearekin edo aretoak alokatzearekin lotutakoak, dietak eta antzekoak.
Bai, baldin laguntza guztien baturak ez badu gainditzen proiektuaren kostu osoa.
Dirulaguntzaren portzentajea laguntza eskatzen duen enpresaren tamainaren araberakoa da:
Deskargatu hemen “ETE kontzeptuaren definizioari buruzko erabiltzailearen gida”, non azaltzen den zer hartu behar den kontuan eta nola kalkulatzen den enpresaren tamaina.
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete zure eskaera INDUSTRIA DIGITALA programako dirulaguntzak eskuratzeko.