Filtra tu búsqueda



Smart Industry 2024

Teknologiaren transferentzia bultzatzen dugu hornitzaileetatik enpresa industrialetara

Smart Industry 2024

Aurrera goaz industria adimendunaren garapenean, teknologia transferituz Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako EIKTen arloan.

Smart Industry laguntza Basque Industry 4.0 programaren eboluzioa da eta 300.000 eurorainoko dirulaguntzak ematen dizkie helburu hau duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei: teknologia transferitzea teknologia-hornitzaileetatik enpresa industrialetara Fabrikazio Aurreratuaren arloan. Horrela, hornitzaile teknologikoetatik datozen berrikuntzak ezartzeko eta merkatuan lehiakortasuna eta posizionamendua hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak eta tresnak eman nahi dizkiegu euskal enpresei.

Laguntza horiek industri edo industriarekin erlazionatutako arloko enpresei edo zerbitzu aurreratuetako enpresei zuzentzen zaizkie, baldin eta proiektuak garatzen badituzte euren hornitzaileekin batera Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako EIKTen arloan, proiektu horiek demostrazio-balioa badute eta lagungarri badira EIKTen arloko I+G proiektuetatik lortutako emaitzak azkarrago merkaturatzeko.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

Proiektuek arlo hauetakoren batekin lotuta egon behar dute, fabrikazio aurreratuari aplikaturiko CPS (Cyber Physical Systems) sistemen arloan:

  • Cloud Computing-a
  • Adimen Artifiziala
  • Konputazio kuantikoa
  • Robotika kolaboratiboa
  • Errealitate areagotua/Birtuala/Mistoa
  • Sentsorika, IoT, industria-komunikazioak
  • Diseinua eta gehikuntza bidezko fabrikazioa metalezko materialetan eta material aurreratuetan
  • Material eta prozesu aurreratuak erabiltzen dituzten proiektuak.
  • Lantegi industrialetako sentsorikan, haririk gabeko komunikazioetan eta datuen prozesamenduan, 4.0 Industrian, mugikortasun-programetan, eraginkortasun energetikoan eta gizarte eta osasun arloko trantsizioan 5G teknologiak ezartzeko proiektuak.

Epeak

Hasiera data: 2024-04-09

Amaiera data:
2024-11-13, 23:59retan

Aurreko edizioko zifrak

0

Diruz lagundutako proiektu

0 M€

Emandako dirulaguntzetan

0 M€

Sortutako inbertsio pribatua

Zer eskaintzen du?

Smart Industry-k eskaintzen dizu

150.000 €-rainoko dirulaguntza proiektu bakoitzeko edo 300.000 €-rainoko dirulaguntza 5G eremuarekin soilik lotutako proiektuetarako

Fabrikazio Aurreratuko emaitzak azkarrago merkaturatzeko modua

Industria Adimenduna bultzatzeko aukera, EIKTak fabrikazioan txertatuz

Balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu industrialak garatzeko aukera

Zertan laguntzen dizu?

Smart Industry-k laguntzen dizu

  • "I+G-ko agentearen” dedikazioaren gastuetan, horren barnean sartuz fabrikan ematen den laguntza eta aholkularitza.
  • “Inplantariaren” dedikazioaren gastuetan.
  • Agente teknologikoak eskainiriko jabetza industriala eskuratzeko gastuetan.
  • Hardwareko eta softwareko inbertsioetan eta/edo gastuetan.
  • Enpresa onuradunaren barneko langileen gastuetan.

Ezagutu xehetasunez programa hau

2024 Araudia
Norentzat da?

Industria edo zerbitzu aurreratuko enpresa bat baduzu, aurkeztu zure proiektua eta eskuratu laguntza

  • Euskadin kokatutako enpresa industrial edo zerbitzu erlazionatuak eskeintzen dituzten enpresentzat.
    * 5Grekin lotutako proiektuetan, jarduera ekonomiko guztietako enpresak aurkeztu ahal izango dira
  • 16 hile baino lehenago garatuko diren, 50.000€ baino geihagoko proiektuak.
  • Ezinbestekoa da proiektuek eragina izatea Euskadiko lantokietan eta diruz lagundu daitekeen jarduera gauzatzen den lekuetan.

I+Gtik datozen teknologien transferentzia errazten dugu, euskal enpresek industria adimendunerantz pauso bat gehiago eman dezaten

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Proiektuak ebaluatzeko, honako irizpideak eta puntuazioak aplikatzen dira:
  • Enpresaren lehiakortasunaren hobekuntza, teknologiaren ezarpenak enpresaren fabrikazio aurreratuko arazoa konpontzeko duen gaitasunean oinarrituta: gehienez 30 puntu.
  • Proiektuak enplegua sortzeko (zuzenean edo zeharka), fakturazioa handitzeko edo esportazioa handitzeko duen gaitasuna: gehienez 30 puntu.
  • EAEko beste manufaktura-enpresa industrial batzuen barruan manufaktura aurreratuaren arloko produktuak eta ekoizpen-prozesuak hobetzeko izan dezakeen inpaktua, edo jarduera ekonomiko orokorra hobetzeko izan dezakeen inpaktua (5G teknologiarekin lotutako jardueren kasuan): gehienez 40 puntu.
  • Garapen Esperimentaleko Proiektuak, Smart Industry kontzeptuarekin lotutako teknologiak (Adimen Artifiziala, Zibersegurtasuna, Konputazio Kuantikoa, 5G edo Cloud Computing, besteak beste) txertatzeko proiektuak lantzen dituztenak eta Garapen Esperimentaleko fasean daudenak.
  • «Hornitzaile teknologikoek» («I+G agentea») inplementatu beharko dituzte proiektu horiek, hala nola Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileek, ingeniaritzek/aholkularitzek edo telekomunikazioetako operadoreek.
  • Industria-enpresetan eta produktu/prozesu industrialari lotutako zerbitzu-enpresetan inplementatuak (5G teknologietarako beste jarduera ekonomiko batzuk onartuz)
  • Proiektuek frogatzaile-efektua izan beharko dute, eta, beraz, EIKTetako I+G proiektuen emaitzak merkatura azkarrago transferitzea ahalbidetuko dute

16 hilabete, beste 12 hilabetez luzatu ahal izango da, epe barruan eskatuz gero.

Ez.

Bai. Enpresa bakoitzak 200.000 euroko muga izango du ekitaldian zehar programa honetarako diruz lagundu daitezkeen jarduera bat edo gehiago egiteko. Zenbateko hori 100.000 euro gehiago gehituko da 5G eremuarekin lotutako proiektuen kasuan.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

EIKTen erabilera sustatzen dugu, industria-enpresak, haien negozio-ereduak eta merkatuan sartzeko moduak eraldatzeko, hazteko eta sendotzeko, eta beste urrats bat ematen dugu industria adimendunerantz.

Eskatu hemen

Lortu laguntzak orain eta bat egin 4.0 Industriaren erronkarekin

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Bete zure eskaera itzuli beharrik gabeko Smart Industry dirulaguntzak eskuratzeko.

Lotutako laguntzak

Zure Eraldaketa digitala-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu