Filtra tu búsqueda

Gauzatu Industria 2024

Oinarri teknologiko edota berritzaileko ETEen lanari lagunduz

Gauzatu Industria 2024

28 milioi euroko laguntzak oinarri teknologiko edo berritzaileko ETEak sortu eta garatzeko

Programa honek ETE industrialak edo industriarekin zerikusia duten eta teknologia- eta/edo berrikuntza-oinarria duten ETEak sustatzen laguntzen du, Euskadin garatzen den garapen teknologikoan eta berrikuntzan duten eragina handitzeko. Horrela, ehun ekonomikoaren lehiakortasuna handitu nahi dugu, euskal enpresen produktibitatea eta enplegu-sorrera bultzatuz.

Gauzatu Industria laguntza programa, laguntza itzulgarri bezala gauzatzen da, egindako inbertsioekiko proportzionalak diren laguntzen bidez. Gehienez 200.000 € emango dira sortutako enplegu bakoitzeko, edo 150.000 € hasierako plantillari eutsi izan ezkero. Laguntza hauek bost urtetan itzuli beharko dira, urtean bi itzulketa eginez, eta ezingo dira 1,5M € baino gehiago izan enpresa bakoitzeko.

Eskabideak norgehiagoka-irizpideen arabera eta enpresa bakoitzaren oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea kontuan hartuta emango dira. Horrela, teknologia-maila handia dutenei lehentasuna emango zaie, hala nola Energia, Fabrikazio Aurreratua eta Biozientzia edo Bioosasuna. Gainera, I+G+b eta berrikuntza teknologikoan inbertitutako baliabideak ere kontuan hartuko dira, baita ezagutza horiek merkatuan sartuko diren produktu edo prozesu berrietara transferitzeko gaitasuna ere.

Epeak

Hasiera data: 2024-01-02
Amaiera data:
2024-03-21, 23:59retan
Zer eskaintzen du?

Gauzatu Industria 2024k eskaintzen dizu

200.000 € arte sortutako enplegu bakoitzeko, enpresa bakoitzeko 1.5M €-ko mugarekin

Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak

Instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko laguntza eta finantzaketa

Enpresaren ekoizpen-, lehiakortasun- eta teknologia-gaitasunak handitzeko talentua, baliabideak eta tresnak garatzea

Zertan laguntzen dizu?

Gauzatu Industria 2024k laguntza emango dizu

  • Zure enpresarentzako lursail eta eraikin berriak erosteko.
  • Makina, tresna edo instalazio teknikoekin ekipatzeko.
  • Ekipo eta programa informatikoak erosteko.
  • Jabetza industrialeko eta patenteen arloko gastuak ordaintzeko.

Ezagutu ezazu programa hau

2024 Araudia
Norentzat da?

Oinarri teknologikoa duen eta industria-sektorearekin zerikusia duen ETE bat baduzu, aurkeztu enplegua areagotzen edo mantentzen lagunduko dizun lehiakortasuna hobetzeko aukera ematen duten aktiboetan egin nahi duzun inbertsio-proiektua

  • ETE industrialak (erauzketakoak, eraldatzaileak edo produkziokoak) edo oinarri teknologikoko zerbitzu erlazionatuak dituztenak, Euskadin ekoizpen-zentro bat edo gehiago dituztenak, non inbertsioa egingo den; bai eta jarduera nagusia industria-enpresetan IT/ OT inguruneetarako zibererasoen aurrean babesteko sistemak integratzea duten enpresak badira.
  • Inbertsio-proiektuak eskaeran adierazitako aldian gauzatu beharko dira, eta 2024an hasi beharko dira.
  • Eskuratutako aktiboek 3 urteko amortizazioa izan beharko dute gutxienez, eta enpresan aktibo egon beharko dute aldi berean.
  • Ezinbestekoa da proiektuek Euskadiko lantokietan eragina izatea, lantegietan enplegua mantenduz edo handituz.

Gure helburua da: 100 milioi euroko inbertsioa eragitea 500 lanpostu sortzeko

2000tik 2019ra bitartean GAUZATU Industria programara bideratu diren 537 milioi euroei esker, Oinarri Teknologiko edota Berritzaileko ETEek 2.245 milioi euro inbertitu eta 14.933 lanpostu sortu dituzte.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Deialdi honetan jasotzen diren laguntzak bateragarriak dira beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuek xede bererako ematen dituztenekin, baldin eta denek batera ez badute gainditzen kasuan kasuko araudiak ezarritako muga.

EZ, proiektuen tipologiak, hasiera batean, bateraezinak egiten baititu bi laguntzetan aldi berean sartu ahal izateko.

Agindu honetan jasotako laguntzak bateragarriak dira beste erakunde edo administrazio publiko batzuek xede bererako ematen dituztenekin. Hori bai, laguntzaren zenbatekoak, jaso diren beste laguntza edo dirulaguntzen kopuruak gehituta, ezingo du gainditu ezarritako muga.

Deialdia argitaratu aurreko azken 12 edo 36 hilabeteetako batezbesteko aritmetikoaren handiena abiapuntutzat hartuz kalkulatuko da enplegu-sorrera.

Bost urtez, urtean bi itzulketa egingo dira, otsailean eta uztailean. Itzulketa bakoitzaren zenbatekoa laguntzaren hamarrena izango da.

Ez, aurreko likidazioa ebatzi arte itxaron behar da.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Lortu orain laguntzak eta inbertitu zure enpresan

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Bete zure eskaera, Gauzatu Industria 2024 programaren aurrerakinak eskuratzeko.

Lotutako laguntzak

Zure Finantziazioa-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu