1.425.000 €-ko burtsa duen Sakondu programak, nazioartekotze-maila handia duten euskal enpresei bideratzen da, presentzia txikia duten edo presentziarik ez duten merkatuetan sartzeko (2021ean esportatutako guztiaren % 25etik beherako fakturazioa). Bere helburu nagusia da enpresen lehiakortasuna hobetzea, ikuspegi inklusiboago eta jasangarriago batetik sakonduz euren nazioarteko jardueran eta jasangarritasuna integratuz euren negozio-ereduan nahiz nazioartekotze-estrategian.
Sakondu laguntza-lerroaren helburua da estrategia eta eragiketa arloko aholkularitza-gastuen finantzaketa eta kanpo-merkatu berrietan sartu nahi duten enpresen sustapeneko eta antolaketa egokitzeko gastuak arintzea.
ETE-ek eta startupek bakarra egin dezakete, bi herrialdetarako gehienez ere, eta dirulaguntzak onartutako gastuaren zenbatekoaren % 50era arte hel daitezke. Enpresa bakoitzarentzako gehienekoa 45.000 euro izango dira. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 15ean, edo eskuragarri dauden funtsak agortzean amaituko da.
Itzuli beharrik gabeko 45.000 €rainoko laguntzak enpresa bakoitzeko
Nazioartekotzearen arloko aholkularitza espezializatua
Nazioarteko estrategia finkatzea
Presentzia gutxien duten kanpo-merkatuetan sartzea
Lagunduko dizugu nazioartekotze-estrategia bat garatzen zure lehen urratsak ematen hasteko atzerriko merkatuetan. Estrategia bat, kontuan hartuko dituena helmuga-herrialdearentzat abantailatsuak diren irizpide ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak.
Ez, Sakondu programak ez ditu diruz laguntzen lankidetza-proiektuak.
Bai, enpresak eska dezake merkatu-azterketa bat. Horretarako, zerbitzu hori emateko eskaera bidali behar dio Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziari, info@basquetrade.eus helbide elektronikoaren bidez.
Ez, jomuga herrialdeko langile komertzialen gastuak ez dira sartzen Sakondu programan.
Enpresa bakoitzak 2 herrialde barne hartzen dituen eskaera bakar bat aurkeztu dezake deialdi honetan.
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete zure eskaera Sakondu programako dirulaguntzak lortzeko.